Charles Ollivon

hamabosteko errugbilari frantziarra

Charles Ollivon (Senpere, 1993ko maiatzaren 11) lapurtar errugbilaria da, hirugarren lerroko erdiko eta hirugarren lerroko hegaleko postuetan aritzen dena. 2015etik Rugby Club Toulonnaisen jokatzen du, eta Frantziako selekzioko kapitaina izan da.

Charles Ollivon

Bizitza
JaiotzaSenpere eta Baiona1993ko maiatzaren 11 (30 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa2014-
12
20
Aviron Bayonnais2012-2015
33
20
RC Toulonnais2015-
45
45
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko erdikoa
Pisua108 kilogramo
Altuera198 zentimetro

Instagram: charlesollivon Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Senperen jaioa, bost urte zituela sartu zen Saint Pee Union Club Rugbyren errugbi eskolan. Pilota­ ere maite zuen ttikitatik; maiz aritu zen joko horre­tan eta horrek malgutasuna eta arintasuna eman zion. Senperen kadete mailan ari zelarik, Aviron Bayonnais etorri zitzaion bila­, 16 urte zituela.[1] 2013an egin zuen debuta Top 14 txapelketan. 2014-15 denboraldian, Top 14ko hirugarren lerroko erdikorik hoberena izendatu zuen L'Équipe egunkariak.[2] 2015ean, Aviron Rugby Pro D2ra jaitsi zelarik, Toulonera joan zen.[3]

Frantziako selekzioarekin 2014an jokatu zuen lehenbiziko partida ofiziala, Fijiren aurka. 2020ko Sei Nazioen Txapelketan selekzioko kapitaina izan zen[4] eta txapelketan entsegu gehien egin zuen jokalaria izan zen, lau hain zuzen ere.[5] 2021eko ekainean, ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion.[6] 2021-2022 denboraldiaren amaieran itzuli zen zelaietara, eta 2022ko uztailean Frantziako selekzioko kapitaingoa berreskuratu zuen.[7]

Ibilbidea aldatu

Palmaresa aldatu

Aviron Bayonnais aldatu

  • Coupe Frantz-Reichel
    • irabazlea: 2012

RC Toulon aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Charles Ollivon. Ttipi-Ttapa aldizkaria, 2014ko urriak 2, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-2-7).
  2. L'équipe type de la saison régulière. L'Équipe egunkaria, 2015eko maiatzak 31, lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2020-2-7).
  3. Top 14: les Bayonnais Ollivon et Etrillard pour 3 ans à Toulon. Libération aldizkaria, 2015eko ekainak 2, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2020-2-7).
  4. Fournel, Jean-François. Charles Ollivon, jeune capitaine courage du XV de France. La Croix aldizkaria, 2020ko urtarrilak 1, la-croix.com (Noiz kontsultatua: 2020-2-7).
  5. (Ingelesez) «Statistics» Six Nations Rugby (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  6. Rupture des ligaments croisés pour Charles Ollivon. Rugbyrama, 2021eko ekainak 7, rugbyrama.fr (Noiz kontsultatua: 2023-5-20).
  7. XV de France. Charles Ollivon sera le capitaine des Bleus au Japon. Ouest-France, 2022ko ekainak 22, ouest-france.fr (Noiz kontsultatua: 2023-5-20).

Kanpo estekak aldatu