Mariana Angélica de Andrade

Poeta portugaldarra

Mariana Angélica de Andrade (Aldeia de Casa Branca, Sousel, 1840ko maiatzaren 11 - Setúbal, 1882ko azaroaren 14) Portugalgo poeta izan zen.[1]

Mariana Angélica de Andrade
Bizitza
JaiotzaSousel1840ko maiatzaren 11
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaSetúbal1882ko azaroaren 14a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

BiografiaAldatu

Marianaren gurasoak Francisca Pereira da Silva eta Joaquim António Serrano poeta, idazle eta kazetaria izan ziren.[2] Alentejoko herri batean jaio zen 1840an.[1] 4 urterekin Setúbalera joan zen bere ama pontekoarekin bizitzera.[2]

1874an, Setúbalen, António Cândido de Figueiredo poeta, filologo eta idazlearekin ezkontza zibila egin zuen.[2] Ezkonberriak Lisboara joan ziren bizitzera eta[2] bi alaba izan zituzten: Rosalinda (1875ean jaioa) eta Corina (1877an).[1]

Mariana Andrade biriketako tuberkulosiaren ondorioz hil zen. Cemitério dos Prazeres hilerrian ehortzi zuten, azaroaren 16an. Hil ondoren, hainbat egunkarik "Poetisa do Sado" deitu zioten[2].

LanakAldatu

Inprimatutako lanakAldatu

  • Murmurios do Sado (Gomes de Amorim-en hitzaurrea), Setúbal, Typographia José Augusto Rocha, 1870
  • Reverberos do Oeste (Gomes de Amorim-en hitzaurrea) , Porto, Joaquim Antunes Leitão, 1883

Aldizkarietako kolaborazioakAldatu

  • Gazeta Setubalense
  • Aspirações
  • Voz Feminina (1868-1869)
  • Almanaque de Lembranças (1867)
  • Almanaque de Senhoras (1871)
  • "Liberdade" Grinalda Literária, 1874/10/6
  • Gazeta das Salas, 1877

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Portugesez) Mariana Angélica de Andrade. "Escritoras em Português" - Projeto FLUL (Noiz kontsultatua: 2022ko martxoaren 3a).
  2. a b c d e (Portugesez) Vilar, Anita. (2012). Poetisa do Sado. quebralemes - Blogue do Núcleo de Poesia de Setúbal (Noiz kontsultatua: 2022ko martxoaren 3a).

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu