Aneto[1] Pirinioetako mendi gorena da, 3.404 metroko garaierarekin. Halaber, Espainiako tontorrik altuenetan hirugarrena da, Teideren eta Mulhacenen ondoren.

Aneto
Datu orokorrak
Garaiera3.404 m
Prominentzia2.812 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°37′52″N 0°39′24″E / 42.630992°N 0.656686°E / 42.630992; 0.656686
Honen parte daMaladetako mendigunea
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonRibagorza
UdalerriaBenasque-Benás
Mendizaletasuna
Lehen igoera1842ko uztailaren 20an Albert de Franqueville, Platon de Tchihatcheff, Pierre Sanio, Pierre Redonnet, Jean Sors eta Bernard Arrazau mendizaleek egina
Ohiko bideaRenclusako aterpetxetik atera, Anetoko glaziarra igaro eta iparraldeko aurpegitik gorantz doana
LuberriLuberri
Geologia
Material nagusiaGranito

Maladetako mazizoan dago, Benasqueko udalerrian, Huescako probintzian (Aragoi), Posets-Maladeta parke nazionalean.

Lehen igoera aldatu

Anetoko lehen igoera 1842ko uztailaren 20an izan zen Platon de Tchihatcheff eta Albert de Franquevilleren eskutik, bata militar errusiarra eta bestea botaniko normandiarra. Lehen eski igorea Robach y La Falissek 1904ko apirilak 8an lortu zuten. Igo zen lehen emakumea Marshall andrea izan zen 1848ko uztailaren 14an.

Glaziarrak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Anetoko glaziarra»

Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.

Igoerako bideak aldatu

Normalean bi bide erabiltzen dira Anetoko gailurrera heltzeko:

  • Bide arrunta (Renclusatik).
  • Koronasetik (Koronaseko iboietatik).

Ikus, baita ere aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu