Ireki menu nagusia

Henri Frédéric Amiel (Geneva, Suitza, 1821eko irailaren 27a - Geneva, 1881eko maiatzaren 11a) filosofoa eta frantsesezko idazlea izan zen. Familia protestante batean sortua, Heidelbergeko eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen. Estetika eta Filosofia irakatsi zituen Genevako Unibertsitatean. Literatura, filosofia eta politika gai duten saio eta artikuluak Essaies critiques d´Amiel (1923) liburuan bildu dira. Amielen baitan eragin handia izan zuen XIX. mendeko filosofia idealista alemanak (Hegel, Schelling).

Henri Frédéric Amiel
Henri-Frederic Amiel 1852 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Geneva1821eko irailaren  27a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Geneva1881eko maiatzaren  11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, filosofoa, eguneroko-idazlea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Genevako Unibertsitatea  (1854 -
Signature Henri Frédéric Amiel.jpg

Fragments d´un journal intime (1883 eta 1923) da Amielen obrarik ezagunena, egilearen izpiritu kritikoaren argia erakusten diguna, bai eta bere buruaz eginiko analisiaren erabateko egiatasuna ere.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Frédéric Amiel