Laskarina Bouboulina

Greziako heroi emakumea 1821eko Independentzia gerran

Laskarina Bouboulina (1771ko maiatzaren 11 - 1825eko maiatzaren 22a) greziar andre heroia da Greziako 1821eko Independentzia Gerran.

Laskarina Bouboulina
Bouboulina Friedel engraving 1830.jpg
Filiki Eteria erakundeko kidea

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1771ko maiatzaren 11
Herrialdea Grezia
 Otomandar Inperioa
Talde etnikoagreziarra
HeriotzaSpetses (en) Itzuli1825eko maiatzaren 22a (juliotar egutegia) (54 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakarmadorea eta Erresistentziaren kidea
KidetzaFiliki Eteria (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraHellenic Navy (en) Itzuli
Graduaamiral
Laskarina Bouboulina signature.svg

BiografiaAldatu

Bouboulina Konstantinoplako kartzelan jaio zen; haren sendia, jatorriz, Hydra uhartean dagoen komunitate arvanitakoa bazen ere. Stavrianos Pinotsis kapitainaren eta bere emazte Skevoren alaba zen. Otomandarrek Pinotsis kartzelaratu zuten 1769-1770an Orloff Iraultzan (Errusia-Turkiaren arteko lehen gerran) parte hartu zuelako otomandarren okupazioaren aurka. Aita hil eta handik gutxira, bere amarekin Hydra uhartera itzuli zen. Lau urte geroago, ama berriz ezkondu zen Dimitrios Lazarou Orlofekin eta orduan, Spetses uhartera bizitzera joan ziren. Bouboulinak zortzi anai-arrebaorde izan zituen.

Lehenengo aldiz ezkondu zen 1788an, Dimitrios Yannouzasekin, eta harekin bi seme-alaba izan zituen. Senarra eta haren ontziak 1797an desagertu egin ziren itsasoan [1] .

1804an berriz ezkondu zen Dimitrios Bouboulisekin. Frantziako banderaren azpian Genoako bi kortsarioekin izandako liskar baten ondorioz, 1811an, Lampedusa aldean, senarra hil egin zuten [2], [3], [4]. Orduan, Bouboulinak bere negozioaren ardura hartu zuen. Handik urte batzutara, 1816an, otomandarrek bere ondasunak konfiskatzen saiatu ziren bere bigarren senarra turkiarren aurka, errusiarrekin batera, borrokatu izanaren aitzakia erabilita. Orduan, Bouboulina Konstantinoplara joan zen Strogonoff Errusiako enbaxadorearen babesa bilatzeko. Baina azken honek Krimeara bidali zuen bere segurtasunagatik. Mahmoud II.aren ama ere ezagutu zuen, eta honek semea konbentzitu zuen Bouboulinaren jabetza ez bahitzeko. Krimean hiru hilabetez erbesteratua igaro ondoren, Bouboulina Spetsesera itzuli zen.

Zenbait tradizioren arabera, Bouboulinak Otomandar okupazioaren aurkako iraultza prestatzen ari zen Philiki Etairia ("Lagunen Elkartea") erakundean sartu zen; baina erakunde sekretu hori gizonezkoena zen soilik, eta dagoeneko ezagutzen diren kideen zerrendetan ez da agertzen bere izena.

 
Agamemnon itsasontzian. Peter von Hess-en margolana.

Itsasontzi bat eraikiarazi egin zuen, Agamemnon izenekoa, eta 1820an abiarazi zuen, 18 kanoiz armatuta [5].

Apirilaren 3an, Spetses-eko biztanleak matxinatu egin ziren. Bouboulinak Nafplion aldera itsasoratu eta itsasontzien blokeoa burutu zuen Spetses-en ontzien beste konpainia batzuekin batera. Beste armadore eta jende gorenaren antzera, bere dirua erabili zuen ontziak, tripulazioak eta tropei igorritako bitartekoak mantentzeko, otomandarren aurka borrokatzera bidalitako flotak osatzeko. Bere semea Yiannis Yiannouzas borroketan hil zen 1821eko maiatzean, armada otomandarrek Argos hartu zutenean.

Tripoli greziar hiria erortzearen lekuko izan zen 1821eko irailaren 11an eta Theódoros Kolokotrónis jenerala ezagutu zuen han; bien seme-alabak Eleni Boubouli eta Panos Kolokotronis ezkon-hitza eman zioten elkarri azaroan. Hiria erori aurreko negoziazioetan, Turkiako goi mailako emakumeen bitxiak lortu zituen babes promesen truke.

Nauplio hartu ondoren 1822ko abenduan, hirian finkatu zen, orduan bere suhia zen Panos Kolokotronisen agindupean zegoen. 1823-1824 neguan, gotorlekuko brontzezko kanoiak saldu eta diru faltsua fabrikatu zuen. 1824an, Greziako lehen gerra zibilean Kolokotronis klanaren porrotaren ondoren, Nauplion zitadela ebakuatu zuten Panoseko osteek (ekainak 19), eta urtarrilean eratutako gobernuaren esku utzi zituzten. Koundouriotis presidenteak, orduan, Bouboulina hiritik kanporatua izateko ahaleginak egin zituen, Andréas Londos eta Andréas Zaïmisen interzesioa izan arren.

Bere suhia Panos hil egin zuten, eta ondoren, 1824ko azaroan, Bigarren gerra zibileko borroketan, ezkutuan bere alaba berreskuratu zuen. Antza, Kolokotronisek gorde nahi izan zuen, eta ezkontzan eman ondoren beste familia batekin tratua egiteko. Orduan, Eleni Théodore Grivas errumaniar buruzagiarekin ezkondu zen alaba (gaur egungo iturrien arabera, baliteke Bouboulinak Greziako iparraldeko borrokalariekin aliatu nahi izatea, edo Grivasekin harremana zuen bere alabaren egoera erregularizatzea, eskandalua sahiesteko).

Laskarina Bouboulina Spetses uhartean hil zuten 1825 urtean, familia mendeku batean zehar: Bouboulinaren semea, Georgios Yiannouzas, eta Koutsis familiaren alaba, ihes egin zuten elkarrekin Koutsi sendiaren iritziaren aurkakoa zen ezkontza bat gauzatzeko. Alabaren bila abiatuta, Christodoulos Koutsis eta bere senitarteko armatuak Bouboulinarengana joan ziren. Laskarinak, amorruz, aurre egin zien hitzez bere balkoitik; Christodoulos-ekin izandako hitzezko liskarraren amaieran, Koutsisen aldeko batek tiro egin zion andreari, eta jo zuen kopetan; ondorioz, berehala hil egin zen. Hiltzailea ez zen inoiz identifikatu.

Bere ondorengoek Agamemnon ontzia Greziako estatuari saldu zioten 1829an. Orduan ontziari Spetsai izenez aldatuta, Greziako itsas armada "nazional" berriaren ontzietako bat bihurtu zen. Bi urte beranduago, Porosen erre zen gerra zibilean 1831ko abuztuan hain zuzen; gertaera izan zen Hydra uhartea Ioannis Kapodistrias gobernuaren aurka matxinatu zenean, itsasontzia Poroseko arsenalean hartu zuen Andréas Miaoulis- ek, Constantin Kanaris- en gobernuaren aginduetara leial mantendu zen bitartean; Gobernuaren aldekoen kontraerasoan suntsitu zuten, Greziako Armadako beste ontzi nagusi gehienekin batera.

Ezkontzak eta ondorengoakAldatu

Bere lehen senarrarekin, Dimitrios Yannouzas, bi seme eta alaba bat izan zituen [6]: Yiannis (hil zen 1821eko borroketan), Georgios eta Maro (Maria). Bere bigarren senarrarekin bi alaba eta semea izan zituen: Skevo, Eleni (Panos Kolokotronis-en emaztea lehen, eta gero ezkondua Théodore Grivas -ekin) eta Nikolas.

AitortzakAldatu

 
Bouboulina T. Vryzakisek Grezia eskertua margolanean independentziaren heroien artean.

Bouboulina greziarren independentzia gerra garaiko pertsonaiarik ezagunenetako bat bilakatu da, eta helburu turistiko edo argitalpen orokorretan bere eginkizunaren inguruko kontaketa gehiegizkoa da, maiz aurkeztu baita lotuta flotetako aginteari, borroka aktiboan parte hartzeari edo eragin politiko erabakigarriei. Izan ere, David Brewer-ren arabera, "(berak) leiendan garrantzi handiagoa du errealitatean baino" [7] . Filohelenoek horrekin topo egitean Mendebaldeko egunkariek deskribatutako pertsonaia eta errealitatearen arteko kontrastea azpimarratu ohi dute, Amazona edo Joana Arc-ekoa gisa aurkeztua izan dute, bere tropak gidatzen; Olivier Voutierren esanetan, "bere buruaz barre egiten zuen jendeak nola hitz egin zuen Parisen, pistolak eta sable handi batekin irudikatuta" [8] .

Léla Karayiánni atenastarrak bere patronimiko izengoiti bezala erabili zuen Bigarren Mundu Gerran bere erresistentzia jardueretan [9].

Spetses uhartean, Bouboulinaren sendiaren izan zen 300 urteko etxea museo bihurtu dute. Arkitektu mauritaniar bat diseinatua XVI. mendean, Pi greziar letraren forma du eta 2 solairu. Lehenengokoaren lau gela bisitatzeko atondu dira. Museoa 1991 sortu zuen haren ondorengoa zen Philip Demertzis-Bouboulis-ek, laugarren belaundaldikoa, eraikina eta arbasoaren memoria mantentzeko helburuarekin. Era berean, Greziako Independentzia Gerraren inguruko memoria gordetzen du.[10].

Kostas Andritsos zinema zuzendari greziarrak "Fustanella" generoko film bat (Bouboulina) egin zuen non haren bizitza kontatzen duen. 1959. urtean estreinatu zen aretoetan.

Bere erretratua drakma bateko txanponetan azaltzen zen 1988 eta 2001 urteen artean. Nauplio hiriko plaza batean, Bouboulinaren bustoa ere eraiki zen.

 
Laskarina Bouboulina (Nauplio)

2012an, Zarafa izenburuko frantziar animaziozko film batek Bouboulina izena erabili zuen zuen Greziako pirata emakume baten bigarren mailako pertsonaia izendatzeko.

Oharrak eta erreferentziakAldatu

  1. (Grezieraz) ρλάνδος Αναστάσιος, Ναυτικά, ήτοι Ιστορία των κατά των υπέρ ανεξαρτησίας της Ελλάδος πεπραγμένων υπό των τριών ναυτικών νήσων, ιδίως δε των Σπετσών, τ. 1, 1869, orr. 68-70
  2. (Grezieraz) Ορλάνδος Αναστάσιος, Ναυτικά, ήτοι Ιστορία των κατά των υπέρ ανεξαρτησίας της Ελλάδος πεπραγμένων υπό των τριών ναυτικών νήσων, ιδίως δε των Σπετσών, τ. 1, 1869, orr. 68-70
  3. (Grezieraz)Ανάργυρος Α. Χατζηαναργύρου, Τα σπετσιώτικα, ήτοι Συλλογή ιστορικών εγγράφων και υπομνημάτων αφορώντων τα κατά την ελληνικήν Επανάστασιν του 1821 Τ2 orr.27 eta 131
  4. Bere bi senarren heriotzak, herri literaturan maiz azaldu dira piraten aurkako borroketan balira bezala. Mendebaldean zabaldutako tradizioren arabera, bere senarra Istanbulen sultan baten aginduz heriotza zigorra jasan zuen.
  5. Askotan era idealizatuan aurkeztua izan da herri biografietan, greziar ontzietako itsasontzirik handiena edo greziar ontziteriaren lehenengo gerra-ontzia.
  6. (Grezieraz)Ορλάνδος Αναστάσιος, Ναυτικά, ήτοι Ιστορία των κατά των υπέρ ανεξαρτησίας της Ελλάδος πεπραγμένων υπό των τριών ναυτικών νήσων, ιδίως δε των Σπετσών, τ. 1, 1869, orr. 68-70
  7. (Ingelesez)D. Brewer, aipatua l'Encyclopedia of Greece and the Hellenic Tradition in History Today (lire en ligne)
  8. (Frantsesez)Mémoires du colonel Voutier sur la guerre actuelle des Grecs, or.60 en ligne
  9. (Ingelesez)[http://www.johnpap.net/not-en/pro1821-1829/LaskarinaMpoympoylina.htm%7Ckontsulta data=2020-03-16|izenburua=Notabilia - People - Greek War Of Independence (1821-1829) - Laskarina Bouboulina (1776-1825)][Betiko hautsitako esteka]
  10. Museoaren web orriak ematen duen informaziotik hartua (Ingelesez),(Grezieraz)[1][kontsulta data 2020ko martxoaren 19a]

Kanpo estekakAldatu