Rubem Fonseca

Rubem Fonseca (Juiz de Fora, Minas Gerais, 1925eko maiatzaren 11 - Río de Janeiro, 2020ko apirilaren 15a) brasildar kronikaria eta eleberrigilea izan zen. Brasilgo hiri-neorrealismoaren idazle nagusietako bat izan zen.

Rubem Fonseca
Bizitza
JaiotzaJuiz de Fora1925eko maiatzaren 11
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro2020ko apirilaren 15a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFederal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) Itzuli
HizkuntzakBrasilgo portugesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, kazetaria eta eleberrigilea
Lantokia(k)Rio de Janeiro
Lan nabarmenakThe Seminarian (en) Itzuli
Q9588461 Itzuli
Q10338848 Itzuli
Q18239165 Itzuli
Q10322235 Itzuli
Q10281037 Itzuli
Q10338889 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
ipuina

educacao.globo.com…
IMDB: nm0284707 Allocine: 75112 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, New York eta Bostongoetan. 1963an plazaratu zuen lehenengo literatura-lana, kontakizun-bilduma bat: Os Prisioneiros. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen A Coleira do Cão ipuin-bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak El cobrador (1970), O Homem de Fevereiro ou Março (1973) eta Feliz año nuevo (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, zinema-gidoiak ere idatzi zituen: Relatório de um Homem Casado (1973) eta A Extorsão (1975), adibidez.

Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako polizia-eleberrien eragin nabarmena dute. Horien bidez, hirietako gizarte materialista, teknokrata, garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta parodiatzen ditu: O Caso Morel (1973), A Grande Arte (1983), Bufo & Spallanzani (1985). Agosto (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari Getúlio Vargasek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.

Beste eleberri batzuk: Do Meio do Mundo Prostituto Só Amores Guardei ao Meu Charuto (1997), O doente Molière (2000), Mandrake: A Bíblia e a Bengala (2005) eta O Seminarista (2010). Ipuin laburrak ere idatzi ditu, hala nola Feliz Ano Novo (1975), Contos Reunidos (1994), Histórias de Amor (1997), Secreções, Excreções e Desatinos (2001) eta Ela e Outras Mulheres (2006).

ErreferentziakAldatu