Con Air
Con Air 1997ko Simon West estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma da, Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztua.
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Art Rochester), baina azkenean biak Titanicek irabazi zituen.
Argumentua
aldatuPreso oso arriskutsu batzuk hegazkin batean goreneko segurtasuneko espetxe batera lekualdatu behar dituzte. Haien artean herrialde osoko gaizkile eta hiltzaile ankerraak daude, tartean Garland Greene (Steve Buscemi), serieko hiltzaile handiena. Hegazkin horretan Cameron Poe (Nicolas Cage) ere badoa, berriki aldi baterako askatasuna lortu eta emazte eta alabarekin elkartzeko beste asmorik ez duen presoa. Halere, hegaldian, Cyrus Birusa Grissom (John Malkovich) preso buruargiak antolatutako bahiketa bat gertatu denez, Poek horretan ezinbestean hartu behar du. Cyrusek eta presokideek eskifaia guztia hil ondoren, Poek hegazkinak Las Vegas hiria jo ez dezan saihestu behar du. Bitartean, Vince Larkin (John Cusack) polizia judizialak bere buruzagiak konbentzitu behar ditu, hegazkina misilez leherreraz ez dezaten: Poe soldadoa izan zenez, arazoa dezakeelakoan baitago.
Aktoreak
aldatu- Nicolas Cage: Cameron Poe
- John Cusack: Vince Larkin, AEBtako marshalla
- John Malkovich: Cyrus Grissom edo "Cyrus the Virus"
- Steve Buscemi: Garland Greene edo "The Marietta Mangler", serieko hiltzailea
- Ving Rhames: Nathan Jones edo "Diamond Dog"
- Nick Chinlund: William Bedford edo "Billy Bedlam"
- Rachel Ticotin: Sally Bishop zaindaria
- Colm Meaney: Duncan Malloy, DEAko agentea
- M. C. Gainey: "Swamp Thing"
- Brendan Kelly: Conrad
- Mykelti Williamson: Mike O'Dell edo "Baby-O"
- Danny Trejo: Johnny Baca edo "Johnny-23"
- Renoly Santiago: Ramon Martinez edo "Sally Can't Dance" (kredituetan "Renoly").
- Jesse Borrego: Francisco Cindino
- Dave Chappelle: Joe Parker edo "Pinball" (kredituetan "David Chappelle").
- John Marshall Jones: "Gator"
- Steve Eastin: Falzon zaindaria
- José Zúñiga: Willie Sims, DEAko agentea
- Kevin Gage: Billy Joe (krediturik gabe)
- Jeris Lee Poindexter: hegazkineko presoa
- Monica Potter: Tricia Poe
- Landry Allbright: Casey Poe
- Mike Howell: Rim Feagles
- Don S. Davis: Volvo kamioiaren gidaria
- Dabbs Greer: kamioi azpiko gizon zaharra
Kanpo estekak
aldatu- Con Air filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)