Martina Ibaibarriaga

gudari espainiarra

Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga, Manuel Martinez ezizenaz ezaguna, (Berriz, Bizkaia, 1788ko urtarrilaren 26aOña, Burgos, 1849ko ekainaren 6a) militarra izan zen.[1][2]

Martina Ibaibarriaga

Bizitza
JaiotzaBerriz1788ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOña1849ko ekainaren 6a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Izengoitia(k)Manuel Martinez
Graduateniente koronel
Ibaibarriaga koroneltsaren kalea. Gasteiz

Biografia aldatu

Berrizen 1788ko urtarrilaren 26an jaioa, hango San Joan Bataiatzailearen elizan bataiatu zuten, Maria Marttin bezala inskribatuz. Aita, Jose Ibaibarriaga Gerena-Amesti, gerrikaiztarra zuen; eta ama, Magdalena Elorriaga Arteaga berriztarra. Aita botikaria zen, eta Bilboko Zazpikaleetan jarri zuen saltokia. 1808ko abuztuaren 16an frantziar armada Bizkaiko hiriburuan sartu eta arpilatzen ari zela, botikan aita eta neba hil zizkioten. Elena eta Ramona ahizpen aurrean mendekua zin egin zuen; eta, nebaren jantziak jarrita, izena eman zuen napoleondar tropen aurka borrokatzeko. Orduan, “Manuel Martínez” hautatu zuen ezizen.

Gerrillari ibilbidea aldatu

Gamarran ondo borrokatu ondoren kapitain bilakatu zen. Merino apaizaren partidarekin Burgosen borrokatu zen, eta Renovalesekin Zaragozako setioan.

Barbastrotik gertu partidarekin irteera bat egiten ari zela, larri zauritu zuten eta bertoko botikariak zauriak ikustean emakumea zela ikusi zuen. Bere onera etorri zenean, Martinak herio-mehatxua egin zion botikariari ikusitakoa esaten bazuen. Hala ere berria di-da batean zabaldu zen.

1813ko ekainaren 21ean, Gasteizko guduan, Francisco Longa jeneralaren agindupean bere erregimentua zuzendu zuen. Hain ondo borrokatu zuen ezen Wellingtongo dukeak, bere abilezia ikustean, nor zer koronel hori galdetu baitzuen, eta harri eta zur geratu zen emakumea zela jakitean.

Familia aldatu

Oñakoa zen Felix Asenjo, bere agindupean izandako tenientearekin ezkondu eta hara bizitzera joan zen. Seme bat izan zuen Francisco Asenjo Ibaibarriaga izenekoa. 1849ko ekainaren 6an hil zen.[3][4] Erroldan honela idatzi zuten:

« … Maria Martina Ibaibarriaga lurperatua izan zen, alarguna, Armadetako teniente koronela »

Kalea aldatu

Gasteizko Lakua auzoan bere izena daraman kalea dago. "Ibaibarriaga Koroneltsaren kalea", nahiz eta Martinak Teniente Koroneltsa gradua izan.

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. «Martina Ibaibarriaga gerrillari eta militar berriztarra jaio zela 230 urte» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Mujeres en el campo de batalla» Miguel Angel Rodríguez (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  4. «Martina Ibaibarriaga, gerrillari bizkaitarra» ZUZEU 2021-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu