Octopussy
Octopussy (euskaraz Zure Begientzako Bakarrik) 1983ko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Octopussy and The Living Daylights istorio laburren bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, Roger Moore, Maud Adams, Louis Jourdan, Steven Berkoff, Desmond Llewelyn eta Kristina Wayborn aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau Londresko Sotheby's enkantetxea, Indiako Delhi Berria eta Udaipur hiriak, eta Alemaniako estatubatuar militar base batean girotu zen.
Argumentua
aldatuJames Bonden (Roger Moore) lankidea den 009 agente sekretua Mendebaldeko Berlinen erail dute, halere hil aurretik britainiar enbaxadorearen egoitzara iristea lortu du, berarekin batera urregintzako piesa baliotsu bat daramalarik: Fabergéren Pazkoko arraultz bat. Jada Londres hirian, Britainiar Zerbitzu Sekretuko adituek enkantean ateratzera doan jatorrizko piezaren faltsifikazio bat dela frogatu ahal izan dute. Denbora laburrean antzeko pieza ugari saldu izana Britainiar Inteligentziako arduradunen susmoak pizten ditu, ekintza ilunak finantziatzeko sobietarren diru-bilketa maniobra bat delako beldurrez daudelarik. James Bondek kasua ikertzen hasi eta arrasto guztiek Kamal Khan (Louis Jourdan) artelan-trafikatzailearengana zuzentzen dute, ondorioz James Bond Indiara iritsi eta susmagarria, Octopussy (Maud Adams) izeneko emakume misteriotsu bat eta Orlov jeneralaren (Steven Berkoff) arteko lotura topatuko du, denek ere nuklear gerra bat pizteko helburua duen egitasmo izugarri bat aurrera ateratzeko asmoa dutelarik.
Aktoreak
aldatu- Roger Moore: James Bond
- Maud Adams: Octopussy
- Louis Jourdan: Kamal Khan
- Kristina Wayborn: Magda
- Kabir Bedi: Gobinda
- Steven Berkoff: Orlov jenerala
- Walter Gotell: Gogol jenerala
- Robert Brown: M
- Desmond Llewelyn: Q
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Michaela Clavell: Penelope Smallbone
- Vijay Amritraj: Vijay (Indiako lotura agentea)
- David Meyer & Anthony Meyer: Mischka & Grischka
- Geoffrey Keen: Fredrick Gray (britainiar defentsa ministroa)
Kanpo estekak
aldatu- Octopussy filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- James Bonden webgunea (Ingelesez)