Duguen Egileor

opera abeslari espainiarra

Duguen Egileor (Bilbo, 1877ko abuztuaren 26a - Buenos Aires, 1952ko ekainaren 6a) bizkaitar opera-abeslaria izan zen. Tenorra zen.

Duguen Egileor
Bizitza
JaiotzaBilbo1877ko abuztuaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1952ko ekainaren 6a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa

Milanen egin zituen Kantuko ikasketak. 1905ean hasi zen opera kantatzen, Bartzelonan, Lohengrin lanarekin. Harrezkero, Milan, Erroma, Ferrara, Novara, Piacenza, Padua, Venezia, Paris eta beste hiri askotako antzokietan abestu zuen. Berak kantatutako operetan, hauek dira aipatzekoak: Mefistofeles, Aida, Tosca, Rigoletto, Andrea Chenier, Lucia di Lammermoor. Ahots-teknikari buruz zenbait idazki ere argitaratu zituen.

Erreferentziak aldatu