Ireki menu nagusia

Sukarno (Surabaya, 1901eko ekainaren 6a - Jakarta, 1970eko ekainaren 21a) Indonesiako politikaria izan zen. Indonesiako Errepublikako lehenengo presidentea izan zen 1945-1967 bitartean.

Sukarno
Presiden Sukarno.jpg
Indonesiako Lehen Ministroa

1959ko uztailaren 9a - 1966ko uztailaren 25a
Djuanda Kartawidjaja Itzuli - baliorik ez →
1. Indonesiako presidentea

1945eko abuztuaren 18a - 1967ko martxoaren 12a
← baliorik ez - Suharto
Bizitza
Izen osoa Kusno Sosrodihardjo
Jaiotza Surabaya1901eko ekainaren 6a
Herrialdea  Ekialdeko Herbeheretar Indiak
 Indonesia
Heriotza Jakarta1970eko ekainaren 21a (69 urte)
Hobiratze lekua Makam Soekarno Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Aita Soekemi Sosrodihardjo
Ama Ida Ayu Nyoman Rai
Ezkontidea(k) Siti Oetari  (1921 -  1923)
Inggit Garnasih  (1923ko martxoaren 24a -  1942)
Fatmawati Itzuli  (1943ko ekainaren 1a -  1956)
Hartini Itzuli  (1953ko uztailaren 7a -
Kartini Manoppo Itzuli  (1959 -  1968)
Dewi Sukarno  (1962 -
Haryati Itzuli  (1963ko maiatzaren 21a -  1966)
Yurike Sanger  (1964ko abuztuaren 6a -  1968)
Heldy Djafar Itzuli  (1966 -  1969)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Technische Hoogeschool te Bandoeng Itzuli
Hizkuntzak Javera
Sundera
baliera
Indonesiera
nederlandera
alemana
ingelesa
frantsesa
arabiera
japoniera
Irakaslea(k) Oemar Said Tjokroaminoto Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Altuera 1,72 metro, 1,73 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Alderdi politikoa Indonesian National Party Itzuli
Sukarno Signature.svg

BizitzaAldatu

1927an, Indonesia Herbehereen mende zegoela, Alderdi Nazionalista sortu zuen, eta Herbehereetako gobernuak atxilotu egin zuen horregatik; 1942an, Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek askatu egin zuten. 1945ean, gerra amaitu zenean, Indonesiako burujabetasuna deklaratu zuen, eta errepublika sortu berriaren lehendakari hautatua izan zen. Herbehereekin liskar handiak izan zituen hasieran, ez baitzuten 1949 arte Indonesiaren burujabetasuna aitortu.

Kolonialismoaren aurkako politika egin zuen, eta Hirugarren Munduko buru nagusietako bat izan zen. Barne-politikari dagokionez, ahalmen guztiak, politikoak nahiz militarrak, eskuratuz joan zen, eta 1963an, biziarteko lehendakari-titulua hartu zuen; 1965ean, ordea, militarrak haren aurka matxinatu ziren, eta gobernutik bota zuten. Guztiarekin ere, hil ondoren, independentziaren heroitzat hartua izan zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sukarno