Ainara Maia
idazle eta itzultzaile euskalduna
Ainara Maia Urrotz —Ainara Maya Urroz izen-deiturez ere ezaguna— (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an.[1] Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.[2]
Ainara Maia | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1976ko ekainaren 6a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UNED |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa alemana txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, editorea eta didactician (en) |
2006-08 bitartean Idazle Eskola graduondokoa egin zuen Bergarako UNEDen.
2008tik 2014ra Brnoko Masaryk unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.
Lanak
aldatuItzulpenak
aldatu- Galtzea metodo kontua da (jatorrizko izenburua: Perder es cuestión de metodo), 2004, Txalaparta argitaletxea.
Poesia kolaborazioak
aldatu- Hatsaren poesia olerki bilduma, 2001. Senpere: Hatsa Elkartea, 2001. 2002. 2003. 2004. 2005. 2006. 2007. 2008. 2009. 2010. 2011. 2012. 2013. 2014. 2015. 2016. 2017. 2018. 2019. 2020. 2021. 2022. 2023. 2024. ISBN 978-2-919740-07-9
- Europaren bihotzean / V srdci Evropy. Calaméo. Egile editore. Brno. 2011.[1]
- Hitzetatik harago.[3] Askoren artean (Jalgi Hadi Mundura taldeko kideak). Zortziko argitaletxea. 2022. ISBN 979-10-95492-59-7
Poesia-liburuak
aldatu- Chansons d'amour, ilargi beterik gabeko gauak, Maiatz argitaletxea, Baiona, 2012. ISBN: 9782906241985.
- Muxuak, 2018. Zortziko argitaletxea, Angelu, 2018. ISBN-13: 979-1095492122
Eleberriak: haur- eta gazte-literatura
aldatu- Igandeak Interneteko artxiboa. ePub. Egile editore. Irun. 2015. https://www.entreescritores.com/es/biblioteca/juvenilinfantil/igandeak/12-65-0/
- Oroiminezko Igandeak. Dakit argitaletxea, Zarautz, 2020. https://www.dakit.eus/oroiminezko-igandeak.html
Narrazioak
aldatu- Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta. Maiatz argitaletxea. Baiona. 2019.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ainara Maia Urroz» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- ↑ «Ainara Maya: "Sei hizkuntzatan komunikatu ahal naiz, baina euskarak nau ni egiten"» Info7 irratia 2016-09-02 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Hitzetatik harago - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
Kanpo estekak
aldatu- «Ainara Maia Urrotz» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- Joseba Aurkenerena: Oroiminezko igandeak, sentimendua iturri. [2]
- Joseba Aurkenerena: Kattalin Landabururen oroiminezko igandeak: [3]
- Joseba Aurkenerena: Oroiminezko igandeak barne sentimenduez haratago.[4]