Ireki menu nagusia

Víctor Mora Pujadas (Bartzelona, 1931ko ekainaren 6a - ib., 2016ko abuztuaren 17a) kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria izan zen. Batez ere El Capitán Trueno komikia sortu zuelako da ezaguna. Haren komikiak oso popularrak izan ziren Hego Euskal Herrian, batez ere 50. eta 60. hamarraldietan, baina baita 70. eta 80.etan, komikiok berrargitaratu zirenean.

Víctor Mora
Bizitza
Izen osoa Víctor Mora Pujadas
Jaiotza Bartzelona1931ko ekainaren  6a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona2016ko abuztuaren  17a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Armonía Rodríguez Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak comics writerra Itzuli, idazlea eta character designerra Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Víctor Mora, Víctor Alcázar, Vincent Mulberry eta Mora, V.
Genero artistikoa komikia
IMDb nm0602358

Eduki-taula

Haurtzaroa eta gaztaroaAldatu

Gerra Zibila piztutakoan, bere familia Frantziara joan zen, eta Victor gazteak hantxe igaro zuen haurtzaroa. Aita hil ondoren, berriz, hamar urterekin, Bartzelonara itzuli zen. Bizimodua atera behar eta, hamaika urterekin eskola utzi eta era askotako lanak egin zituen.

KomikigintzanAldatu

Victor Mora autodidakta izan zen, eta haren karrera komikigintzan 1948an hasi zen, ordezkatu zituenean Rafael Gonzalez Martinez eta Francisco Gonzalez Ledesma Doctor Niebla sailean, Francisco Hidalgok marraztua. 1949an sortu zuen Capitán Kerr saila Historietas aldizkarirako, non gidoia eta marrazkiak egin zituen, biak.

Hogei urte zituela, Bruguera argitaletxean hasi zen lanean, eta bertan, 1956an pertsonaia bat sortu zuen, El Capitán Trueno, Erdi Aroan girotuta. “Victor Alcázar” gaitzizenarekin sinatu zuen lan hori. Marrazkiak, berriz, Miguel Ambrosio Zaragozak egin zituen, “Ambrós” gisa ezagunagoa. Pertsonaiak sekulako arrakasta izan zuen, eta zenbaki batzuk 350.000 ale saltzera iritsi ziren.

Bi urte geroago, 1958an, formula arrakastatsua errepikatu, eta beste pertsonaia bat sortu zuen, El Jabato, Erromako inperioaren garaian girotua, eta Francisco Darnisek marraztua. Berak sortuak dira, halaber, beste pertsonaia hauek: El Cosaco Verde (1960), Errusian girotua, eta El Corsario de Hierro (1970), non protagonista XVII. mendeko nabigatzaile espainiarra baitzen. Bereak dira, orobat, beste komiki hauek: Dani Futuro, El Sheriff King, Taramis, Tequila Bang, Felina, Les anges d’acier, Les inoxidables eta Les chroniques de l’innomé. 1988tik 1992ra bitartean TBO aldizkaria zuzendu zuen.

NobelagintzanAldatu

Bere lehen nobela, Els plàtans de Barcelona, 1966an argitaratu zen, lehendabizi frantsesez, ez baitzuen Espainiako gobernuaren zentsura gainditu. Urte batzuk geroago, 1972an, katalanez argitaratu zen. Guztira bost narrazio-liburu eta 14 eleberri idatzi zituen. Baita lau saio ere.

MilitanteaAldatu

Víctor Mora PSUC alderdiko kide izan zen. Hori zela eta, polizia frankistak bera eta bere neska-laguna atxilotu zituen aldi labur batez, “masoi eta komunista” izatearen akusaziopean.

Eragina Euskal HerrianAldatu

Garai batean, Hego Euskal Herrian bereziki, asko saldu ziren Victor Moraren komikiak, batez ere El Capitán Trueno eta El Jabato. Iban Zaldua idazleak 2012ko abenduan Ikastola aldizkarian adierazi zuen bezala: “Umetan, 8 bat urterekin. 50 eta 60 hamarkadetako komikien berrargitalpenak atera ziren koloretan. Ez zen nirea familia bereziki irakurzalea, Salvatek argitaratutako klasikoen bilduma zuten, askoz gehiago ez. Baina astero komiki pare bat erosten ziguten, Capitán Trueno eta El Jabato bereziki, eta Charlie Brown ere bai tarteka”.

Kanpo loturakAldatu