Ireki menu nagusia

Normandiako gudua (Overlord operazioa kode-izena zuena) Bigarren Mundu Gerrako Mendebaldeko Fronteko operazio militarra izan zen, Alemaniak okupaturiko mendebaldeko Europako herrialdeak askatzea helburu zuena. 1944ko ekainaren 6an (E-Egunean) hasi zen, Normandiako Lehorreratze famatuan. Jada 1943an erabaki zuten inbasioa egitea eta Dwight David Eisenhower eta Bernard Montgomery jeneralen eskuetan utzi zuten. Aurreko hilabeteetan Bodyguard operazioa martxan jarri zuten distrazio militar moduan. Edonola ere, Adolf Hitlerrek Erwin Rommeli eskatu zion Atlantikoko Harresia indartzea eta defendatzea.

Overlord operazioa
Bigarren Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
NormandySupply edit.jpg
Lehorreratzea Omaha hondartzan
Data 1944ko ekainaren 6a- abuztuaren 30a
Lekua Normandia,  Frantzia
Koordenatuak 49° 20′ 00″ N, 0° 34′ 00″ W / 49.333333°N,0.566667°W / 49.333333; -0.566667Koordenatuak: 49° 20′ 00″ N, 0° 34′ 00″ W / 49.333333°N,0.566667°W / 49.333333; -0.566667
Emaitza Aliatuen garaipen erabakiorra
Gudulariak
 AEB
 Erresuma Batua
 Kanada
 Australia
 Frantzia
 Zeelanda Berria
 Herbehereak
 Norvegia
 Polonia
Belgika Belgika Askea
Alemania III. Reicha
Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak Dwight David Eisenhower
Erresuma Batua Arthur Tedder
Erresuma Batua Bernard Montgomery
Erresuma Batua Trafford Leigh-Mallory
Erresuma Batua Bertrand Ramsay
Alemania Gerd von Rundstedt
Alemania Erwin Rommel
Indarra
1.452.000 soldadu (hasieran) 380.000 soldadu (hasieran)
Galerak
226.386 hildako 288.695-530.000 hildako

Aliatuek ezin izan zituzten bere helburu nagusiak hartu lehen egunean baina hondartza-buru bat lortu zuten hurrengo egunetan aurrera egiteko. Ekainaren 26an Cherburgeko portu eta uztailaren 21ean Caen hartu zituzten. Abuztuaren 8ko alemaniar kontraerasoak porrot egin zuen eta Wehrmachteko VII. Armadako 50.000 soldadu Falaiseko poltsa ospetsuan harrapatuak izan ziren. Abuztuaren 15ean, hegoaldeko Frantzian, aliatuek Dragoon operazioa hasi zuten eta, pintza horri esker, hilaren 25ean Parisen liberazioa lortu zuten. Abuztuaren 30ean alemaniarrak Sena ibaiko haranetik erretiratu zirenean, Overlord operazioa amaitutzat eman zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Overlord operazioa Aldatu lotura Wikidatan