Norbert Tauer (Pilsen, 1898ko ekainaren 6a - Praga, 1983ko urtarrilaren 28a) txekiar euskalari eta idazlea izan zen.

Norbert Tauer

Bizitza
JaiotzaPilsen1898ko ekainaren 6a
Herrialdea Txekoslovakia
HeriotzaPraga1983ko urtarrilaren 28a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
alemana
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hizkuntzalaria eta diplomazialaria
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Biografia

aldatu

Merkataritza-ikasketak egin zituen Pragan, eta hiri hartako udalean aritu zen lanean, diplomazia-zerbitzuan. 1919-1939 bitartean, Madrilen egon zen, Txekoslovakiako diplomazia-ordezkari. Hogei urte zituela etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira, eta euskara ikasten hasi zen. Euskarazko lehen artikulua Argia aldizkarian argitaratu zuen, 1928an. Txekoslovakian ere idatzi zuen euskaldunei buruz Národní obzor aldizkarian, esaterako: Baskové (1936, Euskaldunak) eta Baskičtina a její dnešní situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera) artikuluak. 1968an, Pragan, Slovník spisovatelů. Španělsko Portugalsko (Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia) liburua argitaratu zen. Hura izan zen bere lanik garrantzitsuena. Euskaraz ere asko idatzi zuen, Euzko Deya, Olerti, Karmel, Egan, Gernika, Euskaltzaleak, Umeen Deya aldizkarietan, besteak beste. 1962an, omenaldi gisa, Argentinako euskaltzaleek Taueren euskal idazki batzuk bildu eta Nere idazkiak izenburupean argitaratu zizkioten. Gutun-truke jakingarririk izan zuen, bestalde, gerra ondoko hainbat euskal idazlerekin. Euskaltzaindiko ohorezko kidea izan zen.

  • Bere idazkiak, Editorial Vasca Ekin, 1962, 84 or.
  • Národní obzor
  • Baskové (1936, Euskaldunak)
  • Baskičtina a její dnešní situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera).
  • Slovník spisovatelů. Španelsko Portugalsko (Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia)

Bibliografia

aldatu
  • Norbert Tauer (1898-1983), Jose Mari Satrustegi, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003, 24 orrialde.

Erreferentziak

aldatu