Theuns Stofberg

hamabosteko errugbilari hegoafrikarra

Martynus Theunis Steyn Stofberg (Villiers, Orangeko Estatu Librea, 1955eko ekainaren 6a - 2023ko abuztuaren 23a) hegoafrikar errugbilaria izan zen, hirugarren lerroko erdiko postuan aritzen zena.

Theuns Stofberg
Bizitza
JaiotzaVilliers, Free State (en) Itzuli1955eko ekainaren 6a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaHegoafrika2023ko abuztuaren 23a (68 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Free State (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Hegoafrikako errugbi selekzioa1976ko abuztuaren 14a-1984ko ekainaren 9a
21
24
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala

Bloemfonteingo eskolara joan zen, eta errugbian aritu zen Orangeko Estatu Libreko taldean, Estatu Libreko Unibertsitatean ikasten ari zela. Soldadutza Pretorian egin zuen eta Ipar Transvaalerako jokatzen hasi zen

1976kko abuztuaren 14an jokatu zuen bere lehen partida Hegoafrikako errugbi selekzioarekin [[Zeelanda Berriko errugbi selekzioa|Zeelanda Berriaren aurka. 1984ra arte 21 partida jokatu zituen eta sei entsegu egin zituen. Lau partidotan kapitaina izan zen eta 1981eko Zeelanda Berrirako biran parte hartu zuen. 1982an Western Province Rugby Unionen sartu zen eta 29 urterekin erretiratu zen belauneko lesio baten ondorioz.

Hiru talde ezberdinekin Currie Kopa irabazi duen historiako jokalari bakarra da (Estatu Libre (1976), Ipar Transvaal (1979 eta 1980) eta Western Province (1982 eta 1983)).

2023ko abuztuan hil zen trafiko-istripu batean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Lewis, Craig. (2023-8-23). «RIP: Former Springbok captain passes away after accident» The South African (Noiz kontsultatua: 2023-8-23).