Pepita Patiño Páez (Posadas, Kordoba, 1925eko maiatzaren 25aKordoba, 2015eko abuztuaren 31), erregistro zibilean Josefa gisa inskribatua eta Pepita familiarentzat izendatua, aktibista izan zen, Espainiako Alderdi Komunistako militantea (PCE) eta erresistentzia antifrankistaren laguntzailea, makien bitarteko gisa jardun eta errepresioa jasan zuena.[1][2]Dulce Chacón idazlea bere bizitzan inspiratu zen La voz dormida eleberriko pertsonaia nagusia eraikitzeko. Ondoren, Benito Zambrano zuzendariak eraman zuen zinemara.[3][4]

Pepita Patiño Páez

Bizitza
JaiotzaPosadas1925eko maiatzaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaKordoba2015eko abuztuaren 31 (90 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitantea

Ibilbidea aldatu

 
Jaime Cuello eta Pepita Patiño

Espainiako Gerra Zibilak errotik markatu zuen bere familia, ama hilda zegoen eta hainbat senide zituen kartzelan makiei laguntzeagatik. Pepitak kartzelara egiten zituen bisitetan, osabaren lagun gazte batek, Jaime Cuello gerrillariak, hogeita zazpi urtekoak, hogei urteko kartzela-zigorra zuenak, eta sei urte beteak Pepitari erreparatu zion. Indultua iritsi zitzaionean, harremana hasi zuten.[5]

Cuello PCEko militantea zen eta erresistentziarekin inplikatu zen berriro. Guardia Zibilak aurkitu eta harrapatu egin zuen. Hogeita hamasei eguneko galdeketak eta torturak jasan ondoren, hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta handik gutxira Burgosko zigor-epaitegira eraman zuten. Patiñok bere harremanari eustea erabaki zuen. Komunikazio bakarra postalen bidezko zen, hamabost egunetik behin, eta bisita bat urtean. Bitartean, makiei kontsignak pasatzeko probesten zituzten mezuak.

Joan XXIII.a aita santua 1960ko hamarkadaren hasieran hil zen, eta horrek indultu orokor bat ekarri zuen, Jaime Cuellok etekina atera zion, eta aske geratu zen, espetxean hamazazpi urte eman ondoren.[6] Ezkondu egin ziren, baina,Cuellok osasuna oso kaltetuta zuela, hamar urte besterik ez zuen iraun.[7]

1998an, Dulce Chacón idazlea Espainiako hainbat probintziatan zehar bidaiatzen hasi zen La voz dormida eleberrirako dokumentazio eta testigantza errealen bila, Gerra Zibilean bi aldiz galtzaile ziren emakumeei omenaldia egin nahil baitzien. Pepita Patiñoren testigantzak sakonki jo zuen eta eleberriaren argumentu zabalaren gidariari bizia emateko balio izan zion, 2002an argitaratu baitzen.

Dulce Chacón 2003an hil zen, eta, 2011n, Benito Zambrano zuzendariak eleberriaren izen bereko filma egin zuen. María León izan zen Pepita Patiñoren pertsonaiari bizia eman zion zion aktorea.[8] Bere interpretazioagatik zilarrezko Maskorra jaso zuen, urte bereko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aktore onenaren kategorian.[9][10]

Ikusleen eta kritiken artean arrakasta handia izan zuen, 2012an La voz dormida filmak bederatzi izendapen jaso zituen Goya sarietarako, eta hiru sari eskursatu. Horietako bat María Leónentzat izan zen, aktore errebelazio onenaren saria. Aktoreak diktadurak isildutako emakume guztiei eta Patiñori eskaini zien saria.[11][12]

Patiño 2015eko abuztuaren 31n hil zen. Espainiako egunkari nagusietan eta memoria historikoko kolektiboetan oihartzuna izan zuen eta omenaldia egin zioten.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. Registre Civil de Còrdova, Tomo 00157 - pàgina 263 - Secció 3ª. (2015). «Dades de filiació i partida de defunció» Arxiu familiar de Josefa Patiño Páez.
  2. wikidones. Wikidones. .
  3. De León Sotelo, Trinidad. (6-9-2002). «Dulce Chacón publica La voz Dormida, basada en hechos reales» ABC.es Cultura, diari digital.
  4. Benito Zambrano rueda La voz dormida en la cárcel de Huelva. .
  5. Luchsinger, Paola E.. (2020). «The Reawakening of the Sleeping Voices: Spanish Women's Experiences Under the Franco Regime» Bard College Bard Digital Commons: 30..
  6. Diario el Mundo: Pepita Patiño, la mujer que espero. 2015-08-31.
  7. Rosa Luque, Diario de Córdoba. Historia de una larga espera con final casi feliz. .
  8. Astorga, Madrid Antonio. Muere Dulce Chacón, la escritora que ha dado voz a las mujeres que sufren | Cultura | Cultura - Abc.es. .
  9. León, María. María León, sobre Pepita Patiño: "Su verdadera excusa para sobrevivir a la vida fue el amor". .
  10. Fotogramas, Por Redacción. (2011-09-25). María León, Concha de Plata a la mejor actriz. .
  11. La voz dormida - Premios Goya - Google Search. .
  12. Diario Público: María León gana el Goya a la mejor actriz revelación por 'La voz dormida'. .
  13. Mor als 91 anys Pepita Patiño, la cordovesa que va inspirar 'La voz dormida'. 2015-08-31.

Kanpo estekak aldatu