Rosario Castellanos
poeta
Rosario Castellanos (Mexiko Hiria, Mexiko, 1925eko maiatzaren 25a - Tel Aviv, Israel, 1974ko abuztuaren 7a) mexikar idazlea izan zen.
Rosario Castellanos | |||
---|---|---|---|
1971 - 1974 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1925eko maiatzaren 25a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | Tel Aviv, 1974ko abuztuaren 7a (49 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza berezko heriotza | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ricardo Guerra Tejada (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Philosophy and Letters, UNAM (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea, kazetaria eta literaturan aditua | ||
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Biografia
aldatuMexikoko Hirian jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Chiapasen eman zituen. Filosofia ikasi zuen, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Kultura Hispanikoaren Institutuko beka bati esker, estetikari buruzko ikastaroak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean.
Mexikoko Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen, 1962tik 1971ra bitartean. 1971tik 1974ra, Mexikoko enbaxadore izan zen Israelen.
Obrak
aldatuBere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte.
Ipuin-liburuak
aldatu- Ciudad real (1960, Errege-hiria)
- Los convidados de agosto (1974, Abuztuko gonbidatuak).
Saiakera-liburuak
aldatu- El uso de la palabra (1974, Hitzaren erabilera)
- Mujer que sabe latín... (1974, Latina dakien emakumea...)
Eleberriak
aldatu- Oficio de tinieblas (1962, Ilunpeko ofizioa)
Antzerki-lanak
aldatu- El eterno femenino (1976, Betiko femeninoa)
Poesia
aldatu- Trayectoria del polvo (1948, Hautsaren ibilbidea)
- El rescate del mundo (1952, Munduaren erreskatea)
- Presentación en el templo (1951, Aurkezpena tenpluan)
- Poemas: 1953-1955 (1957)
- Al pie de la letra (1959, Hitzez hitz)
- Poesía no eres tú, obra poética 1948-1971 (1972)
Sariak eta Aitorpenak
aldatu- 1958an Chiapas Saria eman zioten, Balún Canán lanarengatik.
- 1960an, Xavier Villaurrutia saria, Ciudad Real lanarengatik.
- 1962an, Sor Juana Inés de la Cruz saria
- 1967an, Letretako Carlos Trouyet Saria
- 1972an, Letretako Elías Sourasky Saria
Hainbat dira bere izena daramaten espazioak:
- Rosario Castellanos Museoa (Comitán, Chiapas)
- Centro Cultural Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
- Biblioteca Pública Regional Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
- Festival Internacional de las Culturas y las Artes Rosario Castellanos
- Centro de Investigaciones y Estudios de Género-eko liburutegia (UNAM)
- Letrak eta Filosofiako Fakultateko lorategietako bat (UNAM)
- Biblioteca Pública Rosario Castellanos (Cuajimalpa de Morelos, Mexiko Hiria)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.