Johann Friedrich von Brandt
Johann Friedrich von Brandt (1802ko maiatzaren 25agreg./maiatzaren 13ajul. - 1879ko uztailaren 15agreg./uztailaren 3ajul.) alemaniar naturalista bat izan zen. Brandenburgetik gertu jaio zen eta Berlingo Unibertsitatean ikasi. 1831an San Petersburgoko Zientzia Akademiako Zoologia Departamentuko buru izendatu zuten. Bertan bertako animaliak museoan edukitzearen alde jo zuen eta berehala iritsi ziren Severtzov, Przhevalsky, Middendorff, Schrenck eta Gustav Raddek eginiko espedizioetatik animalia ugari.
Animalia ugari deskribatu zituen, euren artean Ipar Amerikako Ozeano Bareko kostaldetik errusiar esploratzaileek ekarritak txori andana. Berak deskribatu zituen lehenengo aldiz Brandten kormorana, Hanka-gorridun Kittiwakea eta Betaurrekodun Eiderra. Bere omenez Brandten saguzaharra eta Brandten trikua izendatu zituzten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Friedrich von Brandt ![]() |