María Josefa Uharte Beaumont (Iruñea, 1927ko maiatzaren 25a - ib., 2015eko otsailaren 8a) nafar arte bildumagile eta filantropoa izan zen. Félix Uharte Goñi enpresaburuaren alaba, Asociación Navarra Nuevo Futuro elkartea sortu zuen.

María Josefa Uharte

Bizitza
JaiotzaIruñea1927ko maiatzaren 25a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2015eko otsailaren 8a (87 urte)
Familia
AitaFélix Huarte Goñi
AmaAdriana Beaumont Galdúroz
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea eta filantropoa

María Josefa Uharte Bilduma aldatu

Bildumagile eta mezenas gisa, artearen alorrarekiko interesa izan zuen Uhartek; hala, artista gazteei lagundu egin zien haien ibilbideen hasieran, eta hainbat kultura-proiektu bultzatu zituen, hainbat esparrutan. Juan Uharte nebaren eskutik hainbat artista ezagutu zituen, eta haiekin harremanetan egon zen, besteak beste, Eduardo Chillidarekin, Jorge Oteizarekin eta Nestor Basterretxearekin, eta bildumagintzan hastea erabaki zuen. Irizpide propioa izan zuen, eta artista abstraktuen lanak eskuratu zituen,[1] batez ere espainiarrenak eta, gehienetan, bizirik zeudenenak. Guztira, 46 lanek osatzen dute bilduma.[2]

Esaten zuenez, eskuratzen zituen obra oro artelan horren eta beraren arteko harreman intimo baten emaitza zen. Bilduma pertsonal honetan, Pablo Palazuelo da ondoen errepresentatuta dagoena, eta berarekin identifikatzen zen gehien Uharte. Nolanahi ere, gero etorri ziren beste batzuen lanak ere: Antoni Tàpies (L'esperit Català​), Jorge Oteiza, Pablo Picasso, Gerardo Rueda eta Mark Rothko, besteak beste. Bere bilduma ahalik eta jende gehienari erakusteko, Nafarroako Unibertsitateari eman zion dohaintzan 2008ko apirilean; izan ere, Nafarroako Foru Erkidegoan gera zedin nahi zuen. Nafarroako Unibertsitatea Museoa eraiki zen horretarako, zeina Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatu baitzuen.[3][4]

Hona hemen bilduman dauden lanen egileak: Jaime Burguillos (Sevilla, 1930-2003), Eduardo Chillida (Donostia, 1934-2002); Luis Feito (Madril, 1929); Manuel Gómez Raba (Santander, 1928-1983); Manuel Hernández Mompó (Valentzia, 1927-Madril, 1922); Jean Ipoustéguy (Dun-Sur-Meuse, Frantzia, 1920-2006); Vasili Kandinski (Mosku, 1866-Neully-Sur-Seine, Frantzia, 1944); César Manrique (Arrecife, Lanzarote, 1919-Tahiche, Lanzarote, 1992); Manolo Millares (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1926-Madril, 1972); Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, Gipuzkoa, 1966); Jorge Oteiza (Orio, 1908-Donostia, 2003); Pablo Palazuelo (Madril, 1915-Galapagar, Madril, 2007); Pablo Picasso (Málaga, 1881-Mougins, Frantzia, 1973); Mark Rothko (Dvinsk -gaur egun, Daugavpils, Letonia-, 1903-New York, 1970); Gerardo Rueda (Madril, 1926-1996); Rafael Ruiz Balerdi (Donostia, 1934-Altea, Alacant, 1992); Eusebio Sempere (Onil, Alacant, 1923-1985); Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) eta Antoni Tàpies (Bartzelona, 1923-2012).​[5]

Halaber, Beaumont Fundazioa sustatu zuen, artea eta prestakuntza estetikoa hedatzeko, bai eta Estetika eta Arte Garaikidearen Felix Huarte Katedra ere, Nafarroako Unibertsitatean, ikerketa zientifikoa eta adituen prestakuntza bultzatzeko eta Estetika eta Arte Garaikidea hedatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) García, Ángeles. (2015-02-10). «María Josefa Huarte, mecenas del arte que adoraba a Balenciaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece María Josefa Huarte, impulsora del Museo Universidad de Navarra» abc 2015-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. «Nafarroako Unibertsitateak Arte Garaikideko Museoa zabalduko du 2013an — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  4. «Moneok 'campusaren eta Iruñeko hirigunearen arteko zubia' aurkeztu du» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  5. Colección María Josefa Huarte: Abstracción y modernidad. Nafarroako Unibertsitatea Museoa, 165 or. ISBN 978-84-8081-442-3..


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.