Artikulu hau Bizkaiko Sestaoko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txabarri».

Txabarri Bizkaiko Sestao udalerriko auzoa da. Txabarri kaleak ematen dio izen handia auzoari.

Txabarri
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Bizkaia

| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaSestao
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′37″N 2°59′54″W / 43.31028°N 2.99833°W / 43.31028; -2.99833
Demografia

Kokapena aldatu

Herriaren behealdeko gune zehatz bat barne-hartzen du auzoak, antzinako “La Naval” ontziolaren ondotik (patronatutik) Portugalete eta Sestao herrien arteko mugaraino luzatzen den Txabarri kalea eta inguruko beste zenbait kale, enparantza eta parke hain justu ere. Hauen artean Iberia, Zumalakarregi eta Abenduaren 25a kaleen erditik beherako eremuak eta Eguzki zein Karrantza kaleak aipatu daitezke besteak beste.

Ezaugarriak eta hirigintza aldatu

Herriaren beheko aldean merkatal jarduera gehienak barnebiltzen dituen auzoa izateagatik herriaren erdigune garrantzitsua bilakatu da. Hemengo saltoki esanguratsuena “Cooperativa de Trabajadores Vascos” saltokia da.

Auzoak duen eraikinik esanguratsuena Bizkaiko Labe Garaien ikastunen eskola da eta oroigarri bakarrenetarikoa iturria da. Inguruko auzokideak iturrira gerturatzen ziren ur bila etxeetan ur-korronterik ez zeukaten XX. mende hasierako urte haietan.

Auzoan XIX. mende bukaerako etxebizitza bloke zaharrak dira nagusi, gehienak Bizkaiko Labe Garaiak bere langileentzat eraikitakoak dira. Hala ere, esan beharra dago azken urteotan ekimen pribatuak bere gain hartu duela nagusiki, salbuespenak salbuespen, etxebizitza berrien eraikitzea, agintarien utzikeriaren ondorioz berez eraitsitako, erretako eta ondorioz derrigorrean eraitsi beharreko edota udalak berak eraitsitako aspaldiko etxebizitzen ordez.

Azpiegiturak aldatu

Antzinako ekipamenduak aldatu

Berria supermerkatua, "Venta El Gallo" auzo merkatua, udaltzaingoaren polizia-etxea, liburu-denda, botika, harategia, taberna ugari, ile-apaindegia, eta abar.

Gaur egungo ekipamenduak aldatu

Frontoia Eguzki kalean, Hiru Kontzejuen plaza, El Sol eta Vicente Diez parkeak, osasun zentroa, Txabarri kalea-Venta del Gallo teknologia berrien enpresen mintegia, udal euskaltegia, gasolindegia eta Bilboko Renfe Aldiriko C-1 (Bilbo-Santurtzi) trenbideko La Iberia eta Sestao tren geltokiak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.