Ireki menu nagusia

Michael Gordon Mike Oldfield (Reading, 1953ko maiatzaren 15a -), britainiar musikari instrumentu askotakoa eta musikagilea da. Haren musika oso landua eta konplexua da, World music estiloan jaio eta new age, neofolk nahiz pop estiloekin nahasten dena. Arrakasta lortu zuen 1973an Tubular Bells albumari esker eta 1983an Moonlight Shadow singleari esker.

Mike Oldfield
Mike Oldfield NOTP 2006.jpg
Bizitza
Izen osoa Michael Gordon Oldfield
Jaiotza Reading1953ko maiatzaren  15a (66 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Anita Hegerland Itzuli  (1987 -  1993)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Elvian School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, gitarra-jotzailea eta kantugilea
Genero artistikoa Rock progresiboa
Musika instrumentua baxu elektrikoa
tubular bellsa Itzuli
Gitarra elektrikoa
Diskoetxea Warner Bros. Records
Caroline Records Itzuli
IMDb nm0646131
mikeoldfieldofficial.com/

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Oso gazterik hasi zen musika idazten. 1967an bere arreba Sallyrekin folk musikako disko eta single bana grabatu zuen. Urtebete geroago, rock musika egiten hasi zen, eta Barefoot taldea sortu zuen, baina taldeak ez zuen luzaro iraun. Kevin Ayersen bandan baxua jotzen hasi zen, eta disko pare bat grabatu zuen; taldean musikari onaren fama lortu zuen.

Gero, Virgin disko konpainiarentzat lanean ari zela, bere izena mundu osora zabaltzea lortu zuen bere ametsetako proiektuarekin: Tubular Bells (1973). Diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Virgin konpainia sendotzen eta eraikitzen lagundu zuen: 1981erako hamar milioi aletik gora saldu zituen.

Garai hartan punk musika zegoen modan, baina Oldfieldek lehen diskoarekin urratzen hasitako bideari jarraitu zion, eta Incantations argitaratu zuen, 1978. urtean. Dena dela, hurrengo urtean, orduko rock joera nagusitik hurbilago zegoen diskoa argitaratu zuen: Guilty. 1982an, pop komertzialerako urratsa egin zuen Five Miles Out diskoarekin, arrakasta handiz gainera. 1984an The Killing Fields filmerako musika idatzi zuen, eta Discovery diskoa argitaratu zuen.

Gero lan eklektikoagoak egin zituen, bere lehenengo diskoen erreferentea ahaztu gabe halere: Amarok (1990). Azken urte horretan Tubular Bells II argitaratu zuen, baina beste disko konpainia batekin. 1994an Elements argitaratu zuen, Virgin konpainiarekin egindako musiken bilduma bat. Handik gutxira azken teknologia informatikoak baliatzen hasi zen, eta 1998an Tubular Bells III argitaratu zuen.

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu