Wojciech Witold Jaruzelski

poloniar militarra eta politikari komunista

Wojciech Witold Jaruzelski (Kurow, 1923ko uztailaren 6a -, Varsovia, 2014ko maiatzaren 25a) poloniar militarra eta politikari komunista izan zen. Poloniako langileen alderdi komunistako burua izan zen 1981etik 1990era, Poloniako Lehen Ministroa 1985etik 1989ra eta Poloniako lehendakaria 1989tik 1990era. Poloniako aldaketa politikoaren eragile nagusietako bat izan zen.

Wojciech Witold Jaruzelski
Wojciech Jaruzelski.jpg
Podpis Moscicki.jpg
Poloniako presidentea

1989ko uztailaren 19a - 1990eko abenduaren 22a
Bolesław Bierut (en) Itzuli - Lech Wałęsa
Logo-kprm.png
Poloniako Lehen Ministroa

1981eko otsailaren 11 - 1985eko azaroaren 6a
Józef Pińkowski (en) Itzuli - Zbigniew Messner (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Kurów1923ko uztailaren 6a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Varsovia2014ko maiatzaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekua Powązki Military Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k) Barbara Jaruzelska
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Akademia Sztabu Generalnego (en) Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Q16636084 Itzuli
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
Poloniako Langileen Alderdia
IMDb nm0419018
wojciech-jaruzelski.pl
Wojciech Jaruzelski Signature.svg

1939an, Polonian sartu ziren oste sobietarrek Sobiet Batasunera eraman zuten preso Gulagera. Han, lan behartuetan ibili zen preso. Han emandako denboran, erredura larriak pairatu zituen begietan elur argiaren ondorioz; harrezkero, betaurreko ilunak erabili zituen sarritan. Handik lau urtera, sobietar agintariek antolatutako poloniarren armada gorrian hasi zen, nazien aurkako borrokan.

1947an hasi zen langileen alderdian, eta kargu asko izan zituen 1981ean buruzagi izatera iritsi zen arte. 1981ean, neurri gogorrak hartu zituen Poloniako oposizioaren aurka, Solidarnosc sindikatua legez kanpo utzi zuen eta gerra-legea ezarri zuen biztanle guztientzat. 1982ko urrian, sindikatu libreak desagerrarazi eta eredu berriko sindikatu ofizial bat eratu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Witold Jaruzelski