Midnight Cowboy
Midnight Cowboy 1969ko John Schlesingerrek zuzendutako film dramatikoa da, James Leo Herlihyren izen bereko eleberrian oinarritua.
Filmaren sexu-eszenak 1969an latzak zirenez, filma X kategorian sailkatu zuten. Horrela, Midnight Cowboy film onenaren Oscar Saria lortu duen X-filma bakarra da. Hala ere, esan behar garai hartan X kategoriako filmek ez zutela porno industriarekin inolako zerikusirik.
Bestetik, filmaren abesti nagusia Harry Nilssonen "Everybody's Talking" ospetsu bihurtu zen.
Sinopsia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Joe Buck (Jon Voight) gigolo lanetan aberatsa bilakatzeko Texasetik New Yorkera joandako gaztea da. Cowboyz jantzita bere xarmaz bizirauten saiatuko da, baina bere asmoak ez dira beteko, eta Ratso (Dustin Hoffman) munta txikiko lapurrarekin ibiliko da.
Pertsonaiak
aldatu- Dustin Hoffman: Enrico "Ratso" Rizzo
- Jon Voight: Joe Buck
- Sylvia Miles: Cass
- John McGiver: Mr. O'Daniel
- Brenda Vaccaro: Shirley
- Barnard Hughes: Towny