Jonathan Peter Wilkinson (Frimley, Surrey, 1979ko maiatzaren 25a) Ingalaterrako errugbilari ohia da, zabaltzaile postuan aritzen zena. 1997-2009 bitartean, Newcastle Falcons taldeko kidea izan zen, eta Frantziako RC Toulon taldekoa 2009tik 2014ra. 1998-2011 bitartean, 91 partida jokatu zituen Ingalaterrako selekzioarekin. Ezaguna da, besteak beste, 2003ko Munduko Errugbi Kopako finalean Ingalaterrari garaipena eman zion dropa gauzatu zuelako.[1] World Rugbyren urteko jokalari onena izendatu zuten 2003an.[2]

Jonny Wilkinson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonathan Peter Wilkinson
JaiotzaFrimley1979ko maiatzaren 25a (44 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaFrimley
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLord Wandsworth College (en) Itzuli
Pierrepont School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta ekintzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Newcastle Falcons1997-2009
139
1.489
RC Toulonnais2009-2014
104
1.425
Ingalaterrako errugbi selekzioa1998ko apirilaren 4a-2011ko urriaren 8a
91
1.179
British and Irish Lions2001-2005
6
67
 
Posizio edo espezialitateazabaltzailea
Kirol zenbakia10
Pisua85 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

jonnywilkinson.com
IMDB: nm1316221 Facebook: Jonny-Wilkinson-115689848509025 Twitter: jonnywilkinson Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Jonathan Peter Wilkinson Frimleyko Frimley Park Hospital jaio zen, eta Farnhamen hazi. Farnham Rugby Cluben eman zituen lehenbizko urratsak errugbian. 1997an, Newcastle Falcons talde profesionalak kontratatu zuen. Fisiko arruntekoa, defentsan dena ematera ohiturik zegoen. Jokoa animatzen ere iaioa zen. Behar zelarik, eskasera ostikoa jo; zelai erdian aitzinekoak jostarazi; baloia hegalera zabaldu; zango pase neurtu bat eman; hagetara jaurti... Dena ongi egiten zuen. Ingalaterrako liga bat eta bi kopa irabazi zituen Newcastleko taldearekin.[1]

1998ko apirilaren 4an egin zuen debuta Ingalaterrako selekzioarekin, Twickenhamen, Irlandaren kontra; 18 urte besterik ez zuen.[oh 1][3] Ingalaterrako selekzioarekin 2000ko, 2001eko eta 2003ko Sei Nazioen txapelketak irabazi zituen, azken hori Slam Nagusia lortuta. Eta, urte berean, gailurrera eraman zuen Arrosaren hamabostekoa, haren historiako Munduko Kopa bakarra emanda: Frantziaren aurkako finalerdian berak egin zituen Ingalaterraren 24 puntuak,[4] eta finalean, luzapenean lortu zuen drop bati esker esker gailendu zitzaion Ingalaterra Australiari.[1]

Baina haren bidea ez zen izan arrakastaz beteriko ibai lasaia. 2003an hondoratzea etorri zitzaion gailurra ukitu ondoan. 2004ko hastapenetik 2007ko urtarrilera arte, oso ekarpen eskasa egin zion errugbiari. Sorbalda ez zenean, muskulu abduktorea zen; belauneko zaintiratua ez bazen, gerriko mina azaltzen zen... Zelaietatik urrun egon zen hiru urte luzez. 2007ko Sei Nazioen Txapelketarako osatu zen, eta Eskoziaren aurkako berragerpen partidan 27 puntu lortu zituen (Calcutta Cupeko errekorra). Torneo berean, Italiaren aurkako partidan, txapelketaren historiako puntu markarik onena lortu zuen, nahiz eta geroago Ronan O'Gara irlandarrak errekor hori gainditu zuen. 2007ko Munduko Kopan, berriz, finaleraino iristen lagundu zion Ingalaterrari. Zorigaitzez, 2008an belaunak huts egin zion, berriz ere. Beste behin, zalantzan zeukan etorkizuna.[1]

Mundu guztiak kirolerako galdurik zegoela uste zuelarik, RC Toulonera joatea deliberatu zuen. Erabaki hark bigarren abiatzea eman zion bere ibilbideari. Indarberriturik eta lesio larririk gabe, errugbiaren gailurrera eraman zuen Toulon. Aleka-aleka, bere mailarik onena atzeman zuen berriz. Joko onaren ondorio gisa, ateak ireki zizkion berriz ere Ingalaterrako selekzioak, eta 2011ko Sei Nazioen Txapelketa irabaztea lortu zuen.[1]

2011ko Munduko Errugbi Txapelketaren ondoren utzi zion selekzioarekin jokatzeari, eta ezin hobeto jardun zuen gero Toulonen. Haren azken denboraldiaren amaieran, bi final jokatu zituen taldeak, eta biak irabazi. Maiatzaren 24an, Saracens FC hartu zuen mendean, 23 eta 6, Heineken kopan. Zazpi egun geroago, 18 eta 10 nagusitu zitzaion Top 14ko finalean Castres Olympiqueri. Bi partidetan nabarmendu zen Wilkinson: Top 14ko finalean haga artera bidali zituen bere ostiko guztiak. Toulonen hemezortzi puntuetatik hamabost sartu zituen. Heineken kopako finalean, berriz, drop ederra sartu zuen eskuin zangoz, Owen Farrell Arrosaren hamabostekoan haren oinordetza hartu duen jokalariaren muturraren aitzinean. Bi titulu horiek eskuraturik, erretiroa hartu zuen.[1]

Palmaresa aldatu

Newcastle Falcons aldatu

Toulon aldatu

Ingalaterrako selekzioa aldatu

Irudi galeria aldatu

Oharrak aldatu

  1. Ingalaterra 35 eta 17 nagusitu zen. Wilkinson Mike Catten ordez zelairatu zen hegaleko aritzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Zabaleta, Eneritz. Mito baten agurra. Berria, 2014ko ekainak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-25).
  2. Jonny Wilkinson: the player who got the very best out of himself. independent.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-3-21).
  3. England (25) 35 - 17 (7) Ireland (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-26).
  4. England (12) 24 - 7 (7) France (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-26).

Kanpo estekak aldatu