Ainhoa Agirreazaldegi
euskal bertsolaria
Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Elgeta, Gipuzkoa, 1978ko maiatzaren 25a) gipuzkoar bertsolaria da. Zarautzen bizi da. Euskal Filologian eta Alemaniar Filologian lizentziatua, helduen euskara irakasle lanetan ibiltzen da egun. Bertsozale Elkarteko ikerkuntza arduraduna eta zuzendaritzako kide izana da.
Ainhoa Agirreazaldegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgeta, 1978ko maiatzaren 25a (46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta irakaslea |
Bertsolaritza lorpenak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoa: 2009
- final laurdenak (2): 2001, 2013
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- partehartzeak (2): 2003, 2007
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa (1): 1995
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1): 1995
- Sariak:
- Xenpelar saria (1): 1994
- Lizardi saria (2): 1995, 1999
- Osinalde saria (1): 2001
- Orixe saria (1): 2001
Kanpo loturak
aldatu- "Ezin dut bertsolari izan emakume feministaren kontzientziarik gabe" Elkarrizketa luzea Argia astekarian (2010-03-28)
- Desenkontruak bertso sorta bertsoak.eus