Beda
Beda (antzinako ingelesez: Bǣda edo Bēda; Monkton?, c. 673 - Jarrow, 735), baita San Beda edo Beda Agurgarria (latinez: Bēda Venerābilis), monje beneditar, jakintsu eta historialari anglosaxoia izan zen. Haren eguna maiatzaren 25ean ospatzen da.
Beda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jarrow, 672 |
Herrialdea | Northumbria |
Talde etnikoa | Anglosaxoiak |
Heriotza | Jarrow, 735 (62/63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Ceolfrith (en) Benedikto Biscop |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | hagiografoa, poeta, eliza-historialaria, itzultzailea, teologoa, idazlea, Bibliaren itzultzailea, historialaria, hymnwriter (en) eta monjea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Santutegia | |
Maiatzaren 25 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Bizitza
aldatuMonje beneditarra, bizitza Jarrowko monasterioan eman zuen, idazten eta irakasten. Antzinako ingelesaz eta latinez idatzi zuen. Antzinako kultura entziklopedikoaren biltzailea izan zen, eta gai anitzez idatzi zuen: metrikaz, matematikaz, astronomiaz, geografiaz eta musikaz, Idatzi Santuen exegesiaren argitan denak. Bedaren lan nagusia, Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Ingalaterrako Elizaren historiari buruzko iturririk behinena da. Leon XIII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1899an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.