Ireki menu nagusia

Orihuela (valentzieraz Oriola) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Baix Segura/Vega Baja eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiri nagusia, gune historikoa eta hiriburua da.

Orihuela
Oriola
 Valentziako Erkidegoa
Ajuntament i església de les santes Justa i Rufina (Oriola).JPG

bandera

armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Valentziako Erkidegoa
Probintzia Alicante (provincia).svg Alacant
Eskualdea Baix Segura/Vega Baja del Segura
Izen ofiziala Orihuela
Alkatea

Monserrate Guillén Sáez (Els Verds)

PSPV eta Centro Liberal Renovadorreko botuei esker aukeratua.
Posta kodea 03300
INE kodea 03099
Kokapena
Koordenatuak 38° 05′ 08″ N, 0° 56′ 49″ W / 38.085555555556°N,0.94694444444444°W / 38.085555555556; -0.94694444444444Koordenatuak: 38° 05′ 08″ N, 0° 56′ 49″ W / 38.085555555556°N,0.94694444444444°W / 38.085555555556; -0.94694444444444
Orihuela hemen kokatua: Espainia
Orihuela
Orihuela
Orihuela (Espainia)
Orihuela hemen kokatua: Valentziako Erkidegoa
Orihuela
Orihuela
Orihuela (Valentziako Erkidegoa)
Demografia
Biztanleria 82.675 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -742
% 49,92 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,08
Eremua 365,44 km2
Dentsitatea 8,48 bizt/km²
Garaiera 23 m
Distantzia 52 km Alacantera
Datu gehigarriak
http://www.aytoorihuela.es/

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 86.164 biztanle zituen.

Banaketa administratiboaAldatu

HizkuntzakAldatu

Jakue II.a Aragoikoak bultzatutako Errekonkistatik XIII. mendearen amaiera arte Oriola eta eskualde osoko hizkuntza katalana izan zen. XVIII eta XIX. mendeetan, ordea, eskualdeko leku gehienetan hizkuntza ordezkapena suertatu zen eta espainiera gailendu zen, edo zehatzago esanda Murtzia aldean hitz egiten den "panocho" hizkeraren antzekoa.

Historialariek bi faktore azpimarratzen dituzte katalanaren atzerapen hau azaltzeko: alde batetik moriskoen 1609ko kanporaketarekin eta XVII. mendean zehar pairatutako izurriteekin gertatu zen populazio hustutzea ; horren ostean birpopulaketa batez ere murtziarrek egin zuten. Bestetik 1707an Valentziako Erresuman promulgatutako "Nova Plantako Dekretua", zeinaren bidez katalana egoera alegalean geratu baitzen.

Horren ondorioz, gaur egun tokiko hizkuntza espainiera da hirian. Katalana, ordea, Barba-roja etxaguneko tokiko hizkuntza da. Beste aldetik, toponimian bestelako arrastoak ere topa daitezke: Molins eta Escorratell pedaníak, Cabo Roig eta la Zenia (la Sénia) aldea Orihuela Costan...Orihuelako ikurra Oriol deitzen da eta hirian bertan Monserrate (Montserrat) amabirjina eta Rabalroche (raval Roig) auzoa daude.

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoa[1]
1787 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940
Biztanleria 23.276 26.147 24.629 24.363 28.530 35.072 37.180 38.570 43.619
1950 1960 1970 1981 1991 1996 2001 2006 2008
Biztanleria 44.979 44.830 44.938 49.851 49.642 50.724 56.129 77.979 84.626

Orihuelatar ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.ine.es/inebase2/leer.jsp?L=0&divi=DPOP&his=0 Instituto Nacional de Estadística INE

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orihuela  


  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.