Irañeta
Irañeta[4] ([iɾaɲeta]) Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 169 biztanle zituen 2020. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.
Irañeta | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Irañeta | ||
Alkatea | Ainhoa Beraza Maiza | ||
Posta kodea | 31849 | ||
INE kodea | 31127 | ||
Herritarra | irintar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°55′23″N 1°56′43″W / 42.92292675°N 1.94524722°W | ||
Azalera | 8 km² | ||
Garaiera | 464 metro | ||
Distantzia | 30 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 165 (2023: −2) | ||
Dentsitatea | 20,63 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,37 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 114,29 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 90,91 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,19 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 39,80 (2018: %9,42) |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Nafarroa erdialdean dago kokatua eta A-10 autobidea eta N-240 errepideak herria zeharkatzen dute.
Irañetak Uharte Arakilekin egiten du muga iparraldean, Arakilekin ekialdean, Uharte Arakilekin mendebaldean, eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.
-
Herrigunea.
-
Udaletxea.
Historia
aldatu1194 eta 1234. urteetan Antso Azkarrak foruak eman zizkion Irañetari eta Urruntza izeneko herriko jendeak osatu zuen herria. 1210ean, bestalde, Antso Indartsuak forua berretsi zuen. 1394an Irañetari Zabal eta Torrino izeneko herrietako lurrak eman zizkion erregeak. 1467an Irañetan sortzen ziren zergak Navazeko Pedrori eman zizkioten.
1734ean erregeak emandako pribilegioaren bidez banatu zen Arakildik, 500 dukateko dohaintza baten truke.
Demografia
aldatuIrañetako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an Txapelazpi (TA) izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Botorik gehien eskuratu ez bazuen ere, azkenean Óscar Eritze Juango aukeratu zuten alkate. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,33) eta boto zuriak bi (%2,30). Abstentzioa %40,40 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Cristina Irigarai Beraza (TA) | 58 | Bai |
Iñaki Jaca Zudaire (TA) | 41 | Bai |
Oscar Eritze Juango (TA) | 40 | Bai |
Asier Lakuntza Gutierrez (TA) | 38 | Bai |
Miguel Jesus Armendaritz Juango (TA) | 34 | Bai |
2011n Amorro mendiaren izena hartu zuen zerrenda aurkeztu zen; Pedro Beraza Gastesi alkate bihurtu zen eta bere lau zerrendakideak zinegotzi.
Udaletxea
aldatuIrañetako udaletxeko idazkaria, Uharte Arakil eta Arruazuko idazkari ere bada. Udalak bost kide ditu, alkatea eta lau zinegotzi.
- HELBIDEA: San Gregorio Kalea, z/g
Alkateak
aldatu2007-2011 | Oscar Eritze Juango | Txapelazpi |
2011-2015 | Pedro Beraza Gastesi | Amorro |
2015-2019 | Juan Angel Beraza Gastesi | Aritzmakur |
2019 | Ainhoa Beraza Maiza | Orbela |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLa Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jaiak, San Joan Lepamoztuaren omenez ospatzen dira abuztuaren 28tik irailaren 1era. Jaien egun nagusia abuztuaren 29a da.
Ihauterietan xomorroak eta Atxun Zarkoa izeneko pertsonaia kalera atera eta panpina erretzeko ohitura dago.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Juan batailatzailearen parrokia, XIX. mendearen hasierakoa.
- San Gregorio ermita
- San Migel berri[5]
Natura ondasunak
aldatu- Haritz monumentalak[6]
- Urruntzureko iturburua[7]
Zerbitzuak
aldatuIrañeta "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Irañetar ospetsuak
aldatu- Maria Ana Sanz (1868-1936), irakaslea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Ermitaz ermita, kontu kontari - Irañeta» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
- ↑ Haritz Monumentalak Sl-NA 136 – Sakana. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
- ↑ Urruntzureko iturbidea GR-20.D5 – Sakana. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |