Felipe Arrese Beitia

euskal idazlea

Felipe Arrese Beitia (Otxandio, Bizkaia, 1841eko maiatzaren 25a - Otxandio, Bizkaia, 1906ko urtarrilaren 16a) euskal idazlea izan zen.[1]

Felipe Arrese Beitia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelipe Arrese Beitia
JaiotzaOtxandio1841eko maiatzaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaOtxandio1906ko urtarrilaren 16a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta eskultorea
MugimenduaEuskal Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 278

Biografia aldatu

Marrazkigintza ikasi zuen Gasteizen. Lanbidez santugina zen; 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar batean ere huts egin Arrese Beitiak eta haietan sari asko lortu zituen.[2]

Idazle gartsua eta oparoa da, gehiegizko erretorikak moteldu egiten du euskararen etorkizunaren aurrean beti kezkati ageri den obra. 1884. urtean Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de Gramática argitaratu zuen, halako arrakastarik izan ez zuen lana. 59 urte zituela, ordura arte idatziriko poema guztiak eman zituen Ama Euskeriaren Liburu Kantaria izenburuko liburuan (1900). Hil ondoan, Asti-Orduetako bertsozko lanak liburua argitaratu zen (1908).

Arrese Beitia, erromantiko berantiarra, bere garaiko semea izan zen. Euskara eta Euskal Herriaren geroa arriskuan ikusi zituen, eta sua eta garra darie bestalde literatura balore urriak eskaintzen dituzten olerkiei:

« “Euskal-Herriko egoerari buruz duen ikuspegiak, urte haietan euskal foruzaleen artean eman zenari dagokio. Foruen deuseztapenaren ondoren zenbait euskaldun erdal munduaren nagusitasunaren aurka azaldu zen, galera horren erruduntzat jotzen zutelarik. Ematen ari zena ez zen euskal munduaren bilakabide prozesu bat, Euskalerria hilobira bidaltzen zuena baino. Sentimendu berri bat mamitzen hasten da: erdal liberalismoa euskaldunek izan zuten batasun erlijiosoaren aurka zihoan. Egoera honen aurrean sentimendu politiko eta erlijiosoa bateratu zituzten hainbat euskaldunek” (Boneta, Aldabaldetreku, Goikoetxea, 1987, 21. or.) »


Hego Euskal Herrian antolatu ziren lehen Lore Jokoetan, gorago aipatu bezala, parte hartu eta irabazi egin zuen Arrese Beitiak Ama Euskeriari azken agurrak lanarekin.

Ideologiari dagokionez, gaztetan karlista izan zen. Foruen defentsaren kaltetan afera dinastikoari garrantzia handiagoa ematea egotzirik mugimendu hori utzi zuen 1872an Zornotzako ituna sinatu zenean. Foruen abolizioaren ondoren Euskal-Erria elkarte foruzalearen aldeko izan zen. Bizitzako azken urteetan Sabin Aranaren euskal nazionalismoaren jarraitzaile egin zen.[3]

Lanen zerrenda aldatu

Poesia aldatu

Beste batzuk aldatu

  • Bizkaitar zaharrak eta erromatarrak (1883).
  • Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de la gramática (1884).

Erreferentziak aldatu

  1. «Arrese Beitia, Felipe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-12).
  2. Bilbao Aretxabaleta, Miguel Angel. (1990). Las Fiestas Eúskaras de Markina, Año 1883 / Markiña´ko Euskal Jaiak, 1883 urtea. Bizkaiko Foru Aldundia / Markinako Udala, 34 eta 139 or. ISBN 8440000472..
  3. Urrutia 2004, 11-12. orr.

Bibliografia aldatu

  • Aldabaldetreku, G., Boneta, A., Goikoetxea, M. (1987): “Felipe Arrese Beitia”, in Olerki sorta bat, Euskal editoreen elkartea, Klasikoak saila, Zarautz. 21-32 orr.
  • Urrutia Zorrozua, Itziar (1999): Felipe Arrese ta Beitia. Idazlan guztiak, bi liburuki, Bizkaiko Foru Aldundia/Otxandioko Udala.
  • Urrutia, Itziar (2004): Felipe Arrese ta Beitia 1841-1906, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz.
  • Zelaieta, Angel (1978): Foruak eta euskal literatura, Luis Haranburu.
  • Zubiri, Sabin de (2001): El poeta Felipe de Arrese y Beitia (1841-1906), Bizkaiko gaiak bilduma, 318, BBK.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu