Torbe
Torbe, benetako izenez Natxo Allende Fernández, (Portugalete, Bizkaia, 1969ko maiatzaren 25a - ) euskal aktore, zuzendari eta porno ekoizlea, telebistako showmana, umorista, idazlea eta komikigilea da.
Torbe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio Allende Fernández |
Jaiotza | Portugalete, 1969ko maiatzaren 25a (55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa, pornographic film director (en) ![]() ![]() |
Izengoitia(k) | Torbe |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Eguneko 100.000 bisita baino gehiago jasotzen dituen Putalocura webgune pornografikoaren sortzailea da.
2005ean helduentzako zinearen AVN Saria irabazteko hautagaia izan zen aktore onenaren kategorian.
Liburu bat idatzi du: Putalocura, Los mejores artículos de la web más friki de Internet izenekoa, webgunearen lehenengo hamar urteetako artikulurik onenak jasotzen dituena.
Film pornoetan agertzeaz gain, film arruntetan Santiago Segurarekin agertu da Torrente 2 Misión en Marbella, Torrente 3 El protector eta Isi & Disi, alto voltaje paper txikiak antzezten.
2007an eta 2008an Santiago Segurak aurkeztutako LaSexta kateko Sabías a lo que venías programan pornografiari eta sexuari buruz hitz egiten zuen.
Justiziarekin arazo handiak izan ditu, batez ere adin txikiko neskekin aritzeagatik. 2016an hilabete batzuk espetxean eman zituen.
Filmografia
aldatuTelebista
aldatuProgramak
aldatu- Sabías a lo que venías (LaSexta)
Zinea
aldatuFilmak
aldatuFilm pornoak
aldatu- 2005 - Torrente X. Operación Vinagra (zuzendaria eta protagonista)
- 2006 - Torrente X 2. Misión en Torrelavega (zuzendaria eta protagonista)
- 2008 - Verano Afull
Film laburrak
aldatuKomikiak
aldatu1994an, La Comictiva komikia sortu zuen eta editatu eta zuzendu zuen 2000ra arte. 1995ean Bartzelonako Komiki Azokaren fanzinerik onena izateko hautagaia izan zen. Horrez gain, TMEOn, Al Ataque, Makoki eta beste zenbait komikitan marraztu zuen.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Torbe (IMDb)