Glory (1989ko filma)

Glory (euskaraz Loria) 1989ko Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma epiko bat da. Bertan, Matthew Broderick, Denzel Washington, Cary Elwes eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten.

Glory (1989ko filma)
James Hornerren filma
EgileaJames Horner
Argitaratze-data1989
Jatorrizko izenburuaGlory
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena122 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaOne Gallant Rush (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Edward Zwick
Gidoigilea(k)Kevin Jarre (en) Itzuli
[[Kategoria:Kevin Jarre (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFreddie Fields
Konpainia ekoizleaTriStar Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:TriStar Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaSteven Rosenblum
Bestelako lanak
MusikagileaJames Horner
Argazki-zuzendariaFreddie Francis
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGeorgia (AEB), Maryland, Massachusetts eta Hego Carolina
Argumentu nagusiaslavery in the United States (en) Itzuli, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila, 54th Regiment Massachusetts Volunteer Infantry (en) Itzuli, arrazismoa, comradeship (en) Itzuli, recognition (en) Itzuli eta afro-amerikarra
Historia
[[National Board of Review: Top Ten Films (en) ]]
Soinu onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak
NominazioakTaldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Denzel Washington

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Norman Garwood (en) , Garrett Lewis

Muntatze onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Steven Rosenblum

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Freddie Francis

Soinu onenaren Oscar Saria
62. Oscar Sariak

Donald O. Mitchell (en) , Gregg Rudloff (en) , Elliot Tyson (en) , Russell Williams (en)

IMDB: tt0097441 Filmaffinity: 778278 Allocine: 5617 Rottentomatoes: m/1008415-glory Mojo: glory Allmovie: v19993 TCM: 76506 TV.com: movies/glory Netlix: 547335Edit the value on Wikidata

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan girotua dago, soldadu beltz boluntarioez osatutako Massachusettseko Boluntarioen 54. Infanteria Errejimenduaren benetazko istorioa kontatzen duelarik. Gerraren amaierararte 186.107 gizon afroamerikar Batasunaren gudarostean izen eman zuten, gatazka hartan zehar haietako 37.300 hil zirelarik. Filma honetan 2.000 extratik gora eta lehen aktore ugarik parte hartu zuten.

Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean hiru irabaziz: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Freddie Francis) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Donald O. Mitchell, Gregg Rudloff, Elliot Tyson eta Russell Williams).

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan, Antietamgo gudu izugarriaren ondoren, Lincoln presidenteak emantzipazio legea atera eta soldadu beltzez osatutako lehen batailoiaren ardura Robert Gould Shaw (Matthew Broderick) iparraldeko kolonel gazteari eman zaio. Hilabeteetako prestakuntzaren ondoren, Shawk bere errejimenduari borrokatzeko aukerarik ematen ez zaiola ikusiko du. Ondorioz Shaw eta Massachusettseko 54. Infanteria Errejimendua ordurarte hartuezinatzat jotzen zen Fort Wagner (Hego Carolina) gotorlekua erasotzeko boluntario aurkeztuko dira. Erasoaldian zehar errejimenduko gizon gehienak hil egingo dira (tartean Robert Gould Shaw kolonela bera ere), baina heuren ausardia handiarengatik nabarmenduko dira.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu