Juho Kusti Paasikivi
Juho Kusti Paasikivi (ˈjuɦo ˈkusti ˈpɑːsiˌkiʋi ahoskatua; Koski, Finlandiako Dukerri Handia, 1870ko azaroaren 27 - Helsinki, Finlandia, 1956ko abenduaren 14) Finlandiako zazpigarren presidentea izan zen (1946-1956). Finlandiar Alderdia eta Koalizio Nazionaleko Alderdiaren ordezkari zela Finlandiako Lehen Ministroa izan zen 1918an eta 1944-1946 urteen artean. Finlandiako ekonomia eta politikan pertsonaia garrantzitsua izan zen 50 urtez. Finlandiako nazioarteko harremanen arkitekto gisa ezagutzen da, Bigarren Mundu Gerraren ostean egindako lanagatik.