1941, 1979ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Dan Aykroyd, Ned Beatty, John Belushi, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Christopher Lee, Toshirō Mifune, Tim Matheson, Nancy Allen, Warren Oates, Robert Stack eta Treat Williams aktoreek antzeztu zuten.

1941 (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1979
Izenburua1941
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, screwball comedy film (en) Itzuli eta Gabonetako filma
Iraupena113 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Oregon, Malibu eta Santa Monica
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Steven Spielberg
Gidoigilea(k)Robert Zemeckis
Bob Gale (en) Itzuli
John Milius

[[Kategoria:Bob Gale (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBuzz Feitshans (en) Itzuli
[[Kategoria:Buzz Feitshans (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
Universal Studios

EdizioaMichael Kahn (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohnny Mandel
Argazki-zuzendariaWilliam A. Fraker
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Argumentu nagusiaPearl Harborko erasoa, Pazifikoko Gerra eta Bigarren Mundu Gerra
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0078723 Filmaffinity: 810245 Allocine: 2436 Rottentomatoes: m/1941 Mojo: 1941 Allmovie: vm1064493 TCM: 85050 Metacritic: movie/1941 TV.com: movies/1941 Netlix: 206584Edit the value on Wikidata

Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta 1941ko abenduan jazotako Pearl Harboreko erasoaren ondoren Los Angeles hiri inguruan hedatu zen izua deskribatzen da.

Estreinatu eta berehala filmak ez zuen Spielbergen beste filma batzuk izan zuten arrakasta komertzialik izan, halere denbora igaro hala eta etxerako bideo bertsio hedatuz joan zen einean filmak kultuzko maila izatera ailegatu zen.

1980ko Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi izan: Efektu berezi onenen Oscar Saria (William A. Fraker, A.D. Flowers eta Gregory Jein), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregory Jein) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don MacDougall eta Gene S. Cantamessa).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1941eko eguberriak iristear daude eta AEBtako biztanleria jazo berri den Pearl Harboreko erasoaren ondoren hura bezalako japoniarren beste erasoaldi baten ikaraz dago. Estatubatuarren psikosia paranoia mailara heltzen da, batez ere herrialde hartako mendebaldeko kostaldean, eta oso bereziki Los Angeles hiria eta haren ingurumarietan, japoniar gudarostearen lurrartze erraldoi baten helmuga estrategiko bikaina izan litekeela uste baita. Era berean, sukar abertzale eta gudazaleak gizarte osoa kutsatu du, baina gazteek ongi pasatzeko duten gogoa etetea lortu gabe, estatubatuar indar armetuen goi agintari batzuen hainbat jokabide ergel edo arduragabeak ere ikusi ahalko direlarik.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu