Jesus Prados Casadamon

aktore espainiarra

Jesus Prados Casadamon —ezagunagoa Txomin del Regato izengoiti artistikoaz— (Sesma, 1918Bilbo, 2001eko abenduaren 14a) irrati-esataria, pailazoa, umorista, aktorea eta idazlea izan zen.

Jesus Prados Casadamon
Bizitza
JaiotzaSesma, 1918
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2001eko abenduaren 14a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Izengoitia(k)Txomin del Regato

Biografia aldatu

Nafarroan jaioa, bost urteekin Bilbora joan zen eta bere burua beti bilbotarra bezala aurkeztu zuen. Familia aberatsekoa, aitak lantegi bat zuen, hamalau anai-arreben azkenaurrekoa zen. Hamabi urteekin Bilboko Buenos Aires antzokian egin zuen bere lehenengo emanaldia. Ondoren, bankan lan egiten zuen aldi berean bere karrera artistikoa garatu zuen; artista bezala denetatik egin zuen: zirku munduan Bilbao Anaiak izeneko bikotearen partaidea, beste artista askorentzat bakarrizketak idatzi zituen, besteak beste Diaz Anaiak, Pompoff eta Thedy, Emy Goty eta Cañamon, Cape Anaiak… Irrati munduan Bilbo Irratian saio propioa izan zuen, "Los cinco minutos de humor de Jesús Prado". Dena dela, bere lan ezagunena Txomin del Regato izenarekin egin zuena izan zen. Pertsonai horrekin disko asko kaleratu zituen, hogei baino gehiago, eta 140 bakarrizketa SGAEn erregistratu zituen. Txomin del Regato baserritar arlote bat zen, gaztelaniaz oso gaizki moldatzen zena; arloteri hori, ordea, itxurazkoa zen ezen bere “sapidurenzia”ri esker arazo guztietatik onik ateratzen zen. Umore mota hau mundu osoa da ezaguna (esaterako, Nafarroan urte batzuk geroago Erriberako Señor Tomas dugu) eta hizkuntza gehienetan horrelako interpretazioak eman dira. Gurean, ordea, sektore askok ez zuten umore hori ondo hartu zeren eta frankismoaren garaietan -hirurogei hamarkadan bereziki- lan horiek euskaldunen parodiatzat har zitekeen. Esan behar da baita euskaldun ia elebakarrak barregarri uztea erregimenari ondo etortzen bazitzaion ere, antza hori ez zela egilearen asmoa. Hala ere bere ospea Euskal Herrian handia izan zen eta haren lanak sarritan entzuten ziren garaiko irratietan. Bere memoriak liburu batean jaso zituen, Nuestro Bilbao de Txomin del Regato. 1987n Koldo Azkarretaren Liliana filmean hartu zuen parte. Gaur egun umore sasiherrikoi mota hori batzutan Vaya Semanita delakoan ikus daiteke. Bilbon hil zen, 2001ko abenduaren 14an.

Bibliografia aldatu

Kanpoko loturak aldatu