Ireki menu nagusia

Dilma Vana Rousseff (Belo Horizonte, 1947ko abenduaren 14a) brasildar ekonomista eta politikaria da, Langileen Alderdiko kidea. Brasilgo Errepublikako presidentea izan zen, 2011tik 2016ko abuztuaren 31n Senatuak kargugabetu zuen arte[1]. 2005-2010 bitartean, Lula da Silva presidentearen Kabineteko burua izan zen.

Dilma Rousseff
Dilma Rousseff 2019.png
Brasilgo presidente

2011-01-01 - 2016-08-31
Lula da Silva - Michel Temer
Bizitza
Izen osoa Dilma Vana Rousseff
Jaiotza Belo Horizonte1947ko abenduaren  14a (71 urte)
Herrialdea  Brasil
Bizilekua Porto Alegre Itzuli
Talde etnikoa Bulgariarra
Familia
Aita Pedro Rousseff
Ama Dilma Jane da Silva
Ezkontidea(k) Cláudio Linhares Itzuli  (1967 -  1969)
Carlos Araújo Itzuli  (1969 -  2000)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Federal University of Rio Grande do Sul Itzuli
University of Campinas Itzuli
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Brasilia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langileen Alderdia
IMDb nm3553443
dilma.com.br/
Signature of Dilma Rousseff.svg

BizitzaAldatu

Dilma Rousseff Belo Horizonten sortu zen, 1947ko abenduaren 12an. Aita, Pedro Rousseff, bulgariar abokatua zen eta ama, Dilma Jane da Silva, irakaslea[2]. Gaztetatik ideia sozialistak izan zituen, eta hiri-gerrilla marxistan aritu zen diktaduraren garaian. 1969an klandestino egin zen, baina urtebete geroago atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten[3]. 1973an, kartzelatik irten eta Porto Alegrera joan zen bizitzera. Berriz ere politikagintzan sarturik, 2000an Brasilgo Langileen Alderdia afiliatu zen. 2003-2005 bitartean, Energia ministroa izan zen Lula da Silva gobernuan. 2005ean Kabineteko buru bilakatu zen[4]. 2010eko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, José Serraren aurka, bigarren itzulian botoen %56 lortuz. 2014an berriz hautatu zuten presidente[5], baina 2016ko abuztuaren 31n Senatuak kargutik kendu zuen. Rousseffek estatu kolpetzat jo zuen kargugabetzea[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Rousseff kargugabetu eta Temer izendatu dute Brasilgo presidente eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2017-1-26 .
  2.   Who Is Who: Bulgarian Origins and Relatives of Brazil's Dilma Rousseff novinite.com . Noiz kontsultatua: 2017-1-26 .
  3.   Goñi, Maialen Rousseff, bere lekuan berria.eus . Noiz kontsultatua: 2017-1-26 .
  4.   Dilma Rousseff educacao.uol.com.br . Noiz kontsultatua: 2017-1-26 .
  5.   Brazil elections: Dilma Rousseff promises reform after poll win bbc.com . Noiz kontsultatua: 2017-1-26 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dilma Rousseff