Esther Chapa

Mediku-zirujaua, idazlea, feminista, sufragista, sindikalista eta aktibista mexikarra

Esther Chapa Tijerina (Tampico, Mexiko, 1904ko urriaren 22aMexiko Hiria, 1970eko abenduaren 14a)[1] mexikar mediku zirujaua, idazlea, feminista, sufragista, sindikalista eta aktibista izan zen, emakumeen eta haurren eskubideen alde.[2]

Esther Chapa
Bizitza
JaiotzaTampico1904ko urriaren 22a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1970eko abenduaren 14a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, sindikalista, zirujaua eta sufragista
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa

Biografia aldatu

Tamaulipas estatuan jaio zen, klase ertaineko familia batean. Virginia Tijerina eta Quirino Cha izan zituen guraso.[3] Mexikon aldaketa asko izan ziren garaian, hiriburura joan zen bigarren mailako ikasketak egitera. 24 urterekin Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Medikuntza Eskola Nazionalean sartu zen, eta 1928an mikrobiologian eta analisi klinikoan espezializatu zen.[4]

Ibilbidea aldatu

Lizentziatu berritan UNAMen hasi zen mikrobiologia-eskolak ematen, eta, irakasle zela, mikrobiologiako katedradun lanpostua lortu zuen. Mexikon postu hori betetzen zuen lehen emakumea izan zen eta gainera oposizio bidez lortu zuen. Berrogei bat urte eman zituen unibertsitatean eskolak ematen.

Lan Publikoaren Idazkaritzan mediku egin zuen lan, higiene-eskolak emanez eta eskola-biztanleriari arreta eskainiz gaixotasunak aurkitzeko, Mexikon osasun publikoan aldaketa asko izan ziren garaian.[5]Hezkuntza Publikoko Idazkaritzak (PSE) Kordoba, Veracruz eta Acámbaroko (Michoacán) osasun brigaden ardura eman zion.

Barruti Federaleko lehen Zirujau-sindikatuko eta Estatuaren Zerbitzuko Langileen Sindikatuen Federazioko (FSTSE) kide izan zen. Osasun-sektorea gaizki ordainduta zegoela salatu zuen, eta, bereziki, emakumeek ez zeukatela erantzukizuneko posturik eta gizonek baino soldata txikiagoa.

1937an Mexikora erbesteratutako lehen pertsona-taldeak iritsi ziren, Espainiako gerra zibiletik ihesi. Lázaro Cárdenas presidenteak erakunde batean hartu zituen haurrak, familiarik gabe iristen baitziren herrira. Presidenteak eskatuta, Chapa arduratu zen iritsierak eta harrera antolatzeaz, 1936-1939 bitartean. Konpromiso handia hartu zuen jarduera horrekin, eta Moreliako haurrak deiturikoen osasun-azterketaz ere arduratu zen. Morelia izenez ezagunak ziren, herri hrretako eskolan ostatua eman baitzieten.

Esther Chapak ideologia argia zuen, ezkerrekoa, eta oso konprometituta egon zen Mexikora iritsi ziren erbesteratu espainiarrekin. Espainiako Herriko Haurrei Laguntzeko Batzordeko zuzendaria ere izan zen.

Gizartearen ikuspegi marxista zuen. Alderdiko kide eta fundaziokoa izan zen. Txina Popularraren Lagunen Elkartea sortu zuen eta Mexikoko Alderdi Komunistakoa izan zen. Emakumeen botoaren alde borroka egin zuen eta gizarte-arazoei buruz idatzi zuen.

Geroago, 1966an, Erizaintzako Lizentziatura onartu zen garaian, Erizaintza eta Obstetriziako Eskola Nazionala zuzendu zuen.[6]

Aktibismoa aldatu

1940ko hamarkadan Esther Cha mugimendu feminista mexikarraren aitzindarietako bat izan zen, Matilde Rodríguez Cabo eta María Lavalle Urbinarekin batera; testuinguru horretan, Matilde Rodríguez, Refugio Garcia, Esperanza Balmaneda eta Consuelo Urangarekin batera, hainbat erakunde sortu zituen, besteak beste, Emakumearen Eskubideen Aldeko Fronte Bakarra.

Cárdenasen garaian, emakumeak batez ere Emakumearen Eskubideen Aldeko Fronte Bakarraren inguruan, alderdi komunistaren eragin handia zegoen alderdian, antolatu ziren. Herrialde osoko zortziehun bat elkartetako berrogeita hamar mila afiliatu baino gehiago izatera iritsi ziren. Elkarte horietan, era guztietako emakumeak elkartzen ziren, komunean zutena guztiei eragiten zieten eskubideen aldarrikapena zelako, esaterako, gizonekiko soldata-berdintasuna.[7]

Aberriaren Defentsarako Batzorde Koordinatzaileko kide izan zen. Batzorde hori Bigarren Mundu Gerran eratu zen, Mexiko Estatu Batuekin lerrokatu ondoren eta herrialdea borrokan sartuz gero, emakumeak larrialdi-egoerei erantzuteko prest egon zitezen. Haiek Faxismoaren aurka borroka egiten zutela aldarrikatzen zuten.

Emakumearen Eskubideen aldeko Fronte Bakarrean zegoela, beste proiektu batean ere parte hartu zuen, Santa Martha Acatitlako Emakumeen Kartzelako sustatzaile eta antolatzailea izan baitzen, nahiz eta haren sorreran parte hartu ez.

Matilde Rodríguez Cabok gizarte-aurreikuspeneko koordinatzaile-lanetan laguntzera gonbidatu zuen, eta, une hartan mixtoa zen Lecumberriko espetxeko zuzendaria izan zen. Bertan irregulartasunak ezabatzen eta kartzelako emakumeei laguntzen eta babesten saiatu zen. Egiten ari zen lanarekin ados ez zeuden presoek matxinada-saiakera egin zuten, baina polizia garaiz iristean saihestu ahal izan zen.

Esther Chapa Mexikoko emakumeen sufragio-eskubidearen defendatzaile sutsua izan zen, eta haren pentsamenduaren zati bat 1936ko El derecho de voto para la mujer liburuan jaso zuen; Esther Chaparen ustez, «herritartasuna gauzatzea zen emakumeen autonomiarako lehen urratsa».

Urtero, 1930etik aurrera, gutun bat bidali zion Diputatuen Ganberako Batzorde Iraunkorrari, 1953 arte, urte horretan lortu baitzen emakumeen sufragioa Mexikon.[8]Bere ustez, emakumeak gizonak bezain prestatuak zeuden botoa emateko, eta hori ezinbestekoa zen herrialdearen egoera hobeto ezagutzeko. Demokraziarako benar-beharrezko bezala defendatzen zuen, emakumeentzat ez ezik, sistema demokratikoaren funtsezko zerbait ere bai.

Besteak beste, neska proletarioen sexu-hezkuntzaz eta nerabeen haurdunaldiez arduratu zen, eta prostituzioan aritzen ziren emakumeak gizartean integratzeko beste modu batzuk ere bilatu zituen, bere ustez, beste aukerarik ez zutenean emakumeen arrazoi ekonomiko batean oinarritzen baitzen.

Arestian aipatutakoez gain, hainbat talde politiko eta sozialetakoa izan zen, esaterako, Emakume Iraultzaileen Bloke Nazionalekoa, Estatuaren Zerbitzuko Langileen Sindikatuen Federaziokoa, Emakumeen Mugimendu Sufragistakoa, Txina Popularrarekiko Adiskidetasunaren Elkarte Mexikarrekoa eta Txina Popularraren Adiskideen Elkartekoa; baita zientzialari edo talde akademikoetakoa ere, Mexikoko Mikrobiologia eta Hematologia Irakaskuntzakoa, eta Emakume-medikuen Elkartekoa, adibidez.

Enriqueta Tuñón Pablos ikertzailearen arabera, XX. mendeko Mexikoko emakume baliotsuenetako bat izan zen, pertsona aktiboa izateagatik, gizarteaz arduratuta egoteagatik eta, batez ere, Mexikoko gizartearentzat emakumeek gizonekiko berdintasun-egoera lortzen saiatzeagatik.

Lanak aldatu

  • Emakumearen boto eskubidea (1936)
  • Mexikoko emakumeak Miguel Alemanerekin (1945) batera.
  • Emakumea politikan hurrengo seiurtekoan (Flama aldizkariaren gehigarria, 1946).
  • Barruti Federaleko espetxearen arazoa (1947).
  • Mikrobiologiako praktiketako apunteak Pedro Pérez Grovasekin batera (1941).

Erreferentziak aldatu

  1. «Fallece Esther Chapa Tijerina» Museo de la mujer (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  2. Cervantes*, Por Erika. (2011-11-30). «Esther Chapa Tijerina» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  3. «Esther Chapa Tijerina » cimacnoticias.com.mx» cimacnoticias.com.mx 2011-11-30.
  4. «Esther Chapa Tijerina, 1904-1970» Boletín Mexicano de Historia y Filosofía de la Medicina 13 (1): 34–35. 2010 (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  5. «Caminos de Libertad: Esther Chapa Tijerina - YouTube» www.youtube.com.
  6. «Mujeres que dejan huella: Esther Chapa Tijerina» La Talacha Noreste 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  7. Cervantes, Por Erika. (2011-11-30). «Esther Chapa fue promotora incansable del voto femenino» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
  8. El Estado mexicano y el sufragio femenino. .

Kanpo estekak aldatu