Ireki menu nagusia

Copi, jaiotza-izenaz Raúl Damonte Botana (Buenos Aires, Argentina, 1939ko azaroaren 20a - Paris, Frantzia, 1987ko abenduaren 14a), argentinar marrazkilaria eta idazlea izan zen.

Copi
Copi Paris 63.JPG
Bizitza
Izen osoa Raúl Damonte Botana
Jaiotza Buenos Aires1939ko azaroaren  20a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Paris1987ko abenduaren  14a (48 urte)
Heriotza modua : Infekzioa
Familia
Aita Raúl Damonte Taborda
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, idazlea, aktorea eta komikigilea
Enplegatzailea(k) Libération
L'Obs Itzuli
Charlie Hebdo
IMDb nm0178699

BiografiaAldatu

Aita poeta, marrazkilaria eta egunkari-zuzendaria zuen. Ama anarkista zen. Copi arrunta, lizuna, probokatzailea zen muturreraino, baina aldi berean inozoa eta tolesgabea. Lehenengo marrazkiak eta antzerki-lanak, politikoak, Argentinan egin zituen, Parisa joan aurretik (1962).

Copiren lanetan unibertso bera ageri da beti, eroz, trabestiz, androginoz, lesbianaz... osatua; baina, batez ere, sufrimenduz eta bakardadez, hipokrisiaz betetako unibertsoa da.

Copiren lan nagusiak: La journée d'une rêveuse (1967, Ameslari baten egun bat), L'homosexuel ou la difficulté de s'exprimer (1971, Homosexuala edo adierazteko zailtasuna), Eva Perón (1970), Les quatre jumelles (1973, Lau bikiak), Loretta Strong (1974), La Tour de la Défense (1978, Defentsaren dorrea), La femme assise (1984, Emakume eseria), Une Visite Inopportune (1989, Orduz kanpoko bisitaldia), Cachafaz (1993).

ErreferentziakAldatu