Itziar Mendizabal
Itziar Mendizabal Escribano (Hondarribia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 14a) euskal ballet-dantzaria da.[1]
Itziar Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1981eko abenduaren 14a (43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Hondarribia Madril Zürich Leipzig Londres |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Irakaslea(k) | Víctor Ullate |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Ballet Zürich (en) (2003 - 2006) Royal Ballet (2010 - |
itziarmendizabal.com | |
Biografia
aldatuDantzari ibilbidea
aldatuLau urte zituenean Elvira Ubiernaren dantza eskolan ikasten hasi zen. 1995ean, 14 zituela, Victor Ullatek Madrilen duen eskolara joan zen ikastera. 1998an Victor Ullate-Comunidad de Madrid konpainiarekin dantzan hasi eta 2002ra arte jardun zen. 2002 eta 2006 bitartean, Heinz Spoerlik zuzendutako Zuricheko Baletean dantza egin zuen. 2006tik Leipzigeko Baleteko dantzari bakarlaria izan zen eta 2008tik dantzari nagusia.
2010ean Londresera joan zen eta Royal Ballet konpainia entzutetsuan lehen bakarlari dihardu.[2][3][4] Honako paperak egin ditu konpainia honetan: Firebird, Tatiana (Onegin), Princesa Epine (El Príncipe de las Pagodas), Tsarina (Anastasia), Reina de Corazones (Alicia en el País de las Maravillas), Paulina (El Cuento de Invierno), Madame Moritz (Frankenstein) , Gypsy Girl (Las Dos Palomas), Myrtha (Giselle), Lilac Fairy and Bluebird (La Bella Durmiente), Helena (The Dream), Sugar Plum Fairy (El Cascanueces), Thérèse Pozzi (Strapless) eta honakoetan ere parte hartu du The Vertiginous Thrill of Exactitude, Woolf Works, Polyphonia, 'Emeralds' (Jewels), The Four Temperaments, DGV: Danse à grande vitesse, Woolf Works, After the Rain eta Multiverse.[5]
Sariak
aldatu- Hondarribiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko abuztuaren 27an, Hiriaren Urrezko Intsignia Itziar Mendizabal Escribanori ematea erabaki zuen dantzaren munduan egindako ibilbide profesional bikainagatik, balio artistiko handiagatik eta balio pertsonalengatik, eta Hondarribia nazioarteko antzoki nagusietan modu miresgarrian ezagutarazteagatik.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) J.L.Pereira. «Itziar Mendizábal - Grandes la Danza - Bailarines del mundo» www.grandesdeladanza.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Bizitza oin puntetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortega, José. Itziar Mendizabal del Royal Ballet – EXCELENTIA. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Itziar Mendizabal: «Podríamos decir que bailo en el Real Madrid, aunque no soy Cristiano Ronaldo»» El Diario Vasco 2018-07-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ a b «Itziar Mendizabal — Danza.es» www.danza.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Insignia de Oro de la Ciudad» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).