Mikel Abrego
Mikel Abrego (Andoain, Gipuzkoa, 1970eko abenduaren 14a) gipuzkoar musikaria da. Bere ibilbide guztian, Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarirekin ibili da jotzen. 1989an hasi zen BAP!! taldean jotzen, 1991an Negu Gorriak taldean, 1995ean Parafünk taldean eta 1996an Nacion Reixa taldean. Honez gain, -Gailu proiektua sortu zuen 2002an Luís Andrérekin batera. 2004an berriz, Inoren Ero Ni taldean jotzen hasi zen.
Mikel Abrego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1970eko abenduaren 14a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bateria-jotzailea eta gitarra-jotzailea |
Kidetza | Negu Gorriak Parafünk BAP!! Inoren Ero Ni |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | bateria gitarra |
![]() ![]() ![]() |
Fermin Muguruzarekin ere ibili da bateria jotzen eta Anari Azkoitiarrarekin ere jotzen du gaur egun. Andoaingo Garate estudioetan ere lan egiten du Kaki Arkarazorekin batera.
Diskografia aldatu
Bap!! aldatu
- Zuria Beltzez (Basati Diskak, 1992).
- Lehertzeko garaia (Esan Ozenki, 1994).
- ...Ta Bestela Ondo? (Esan Ozenki, 1996). VHS.
- Bazen (Metak, 2003)
Negu Gorriak aldatu
- Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991). LP eta CD.
- Herrera de la Mancha. 90-12-29 (Esan Ozenki, 1991). VHS.
- Gora Herria (Esan Ozenki, 1991). Maxisingle.
- Tour 91+1 (Esan Ozenki, 1992). VHS.
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993). LP eta CD.
- Negu Gorriak Telebista (Esan Ozenki, 1994). VHS.
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994). Zuzeneko Diska
- Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995). LP eta CD.
- Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996).
- Salam, Agur (Esan Ozenki, 1996). CD.
- 1990 - 2001 (Metak, 2005).
Nacion Reixa aldatu
- Safari mental (Esan Ozenki, 1997).
Parafünk aldatu
- Prologo (Novophonic, 1996).
- Disco Nudo (Novophonic, 1997).
- Desenlace (Novophonic, 1997).
- Epïlogo (Novophonic/Esan Ozenki, 1997)
-Gailu aldatu
- Kutxa beltza (Metak, 2002).
- Begiak, egiak ba ote? (BideHuts, 2021)
Inoren Ero Ni aldatu
- Inoren Ero Ni (Metak, 2004)
- Gronhölm (Bidehuts, 2008)
- Fosbury (Bidehuts, 2009)
- Fregoli (Bidehuts, 2011)
Javi P3z Orquesta aldatu
- Sports (HiTop, 2004).
- Ping Pong (Beatfanatic Remixes) (HiTop 2004).
- El Pinball, Domino, Futbol-in (Dave da Gato, Diesler, Watch TV Remixes) (HiTop, 2005).
Fermin Muguruza aldatu
- FM 99.00 Dub Manifest (Esan Ozenki, 2000). CD.
- In-komunikazioa (Metak-Kontrakalea, 2002). CD.
- Sala Apolo, Barcelona 21/01/04 (Metak-Kontrakalea, 2004)