Luzien Etxezaharreta
Luzien Etxezaharreta Galtzagorri (Urkodoi-Hazparne, Lapurdi, 1946ko abenduaren 14a - ) euskal herritar kazetari eta idazle euskalduna da. Maiatz argitaletxearen koordinatzailea da.
Luzien Etxezaharreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urkodoi, 1946ko abenduaren 14a (78 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Biografia
aldatuFisikan lizentziatu zen Pauen. 1966tik 1972ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen. Ikasle denboran Egia eta Ikasle aldizkarietan idatzi zuen.
1981ean, Euskal Herrira itzuli zen urtean alegia Maiatz literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta harrezkero bere koordinatzailea da; urte luzeetan itzelezko lana egin du euskarazko idazleen argitalpenak bultzatzen. Euskal prentsan (Herria, Argia...) artikulu frango eginak ditu; Egunkarian lan egin zuen eta Berrian asteroko Maratila zutabea egiten du[1]; Gure Irratian lan egiten du eta bertan Gure bazterrak[2] emanaldiaren ardura eramaten du, besteak beste. Angelun bizi da.
2012an Irratiko Argia Saria jaso zuen Luzienek Jakes Casaubonekin batera. [3]
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Margarita inter porcos (1993, L'Oeil Sauvage). Elelabur bilduma.
- Inter porcos. Kronika aberezaleak (2007, Maiatz)
- Begira (2012, Maiatz )
Olerkiak
aldatuItzultzaile
aldatuHainbeste testu euskaratu ditu, batez ere Maiatz aldizkarian argitaratzeko[4].
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatu- Maiatz (aldizkaria)
- Maiatz (argitaletxea)