Andrei Dmitrievitx Sakharov (errusieraz: Андре́й Дми́триевич Са́харов; Mosku, Sobietar Batasuna, 1921eko maiatzaren 21a - ibidem, 1989ko abenduaren 14a) fisikaria izan zen.

Andrei Sakharov

people's deputy of union of socialist soviet republics (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMosku1921eko maiatzaren 21a
Herrialdea Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa  1922)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1922 -
Talde etnikoaerrusiarra
HeriotzaMosku1989ko abenduaren 14a (68 urte)
Hobiratze lekuaVostryakovo Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaDmitri Ivanovich Sakharov
AmaYekaterina Sakharova
Ezkontidea(k)Jelena Bonner  (1972 -  1989)
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Physics (en) Itzuli
(1938 - 1942)
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaIgor Tamm
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, fisikari nuklearra eta politikaria
Enplegatzailea(k)Lebedev Physical Institute (en) Itzuli  (1947 -  1950)
Lebedev Physical Institute (en) Itzuli  (1968 -  1986ko abenduaren 23a)
Lebedev Physical Institute (en) Itzuli  (1986ko abenduaren 23a -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

sakharov.space
Find a Grave: 8390912 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita fisikaria zuen eta, hark bezala, fisika-ikasketak egin zituen Moskun. 1947an doktore-titulua eskuratu zuen eta 1953an Zientzien Errusiar Akademiako kide egin zuten. Urte horretan Sobietar Batasunaren lehen hidrogenozko bonba prestatzen parte hartu zuen, eta zientzialari gorenen ohoreak jaso zituen. 1961. urtean, ordea, Nikita Khrustxoven planen aurkako iritziak eman zituen, hidrogeno bonbak ekar zitzakeen ondorio kaltegarriak zirela eta, eta 1964an T. D. Lysenko biologoaren teorien aurkako mugimenduaren buru bihurtu zen.

1968an Aurrerapena, elkarbizitza eta askatasun intelektuala saiakera argitaratu zuen Sobietar Batasunetik kanpo. Lan horretan, arma nuklearrak gutxitzea eskatzeaz gainera, sistema kapitalista eta sistema komunista, sozialismo demokratiko baterantz elkartzeko asmoak agertu zituen. 1970an Giza Eskubideen Komitea sortu zuen.

1971. urtean Jelena Georgievna Bonner giza eskubideen aldeko militantearekin ezkondu zen. Sobietar Batasuneko gobernuarekiko harremanak guztiz txartu ziren, eta zentsura ezarri zioten agintariek. 1975ean Bakearen Nobel saria eman zioten, eta 1980-1985urte bitartean gobernuarekin zituen desadostasunak zirela eta, Gorkin bizitzera derrigortu zuten. 1984an emaztea eraman zuten Gorkira eta kondekorazio guztiak kendu zizkioten Sakharovi. 1986. urtearen amaieran, aske utzi zituen biak Gorbatxoven gobernuak.

Bere bizitzako azken urteetan Sobietar Batasunean erreforma sakonen premia defendatu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu