Aimée Rapin
Adeline Aimée Rapin (Payerne, Suitza, 1868ko abenduaren 14an – Geneva, 1956ko maiatzaren 5a) margolari suitzarra izan zen.
Aimée Rapin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Payerne, 1868ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Geneva, 1956ko maiatzaren 8a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Erregeen hilerria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Geneva University of Art and Design (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Théophile Bischoff (en) Barthélemy Menn (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Geneva |
Besorik gabe jaio zen, eta 4.000 koadro inguru margotu zituen oinarekin, batez ere erretratuak, besteak beste, bere garaiko nazioarteko pertsona ospetsu askorenak.[1]
Biografia
aldatuAimée Rapin Meyenburg-en ikasle bihurtu zen — sei urterekin eman zizkion marrazketako lehen ikasgaiak—, Bischoff eta Barthélemy Menn-en ikaslea ere izan zen. Genevako Arte Ederren Eskolan bi lehen sari irabazi zituen.
Ospetsu egin zen, eta Londresera eta Parisera joan zen. Han ezagutu zuen Sarah Bernhardt. Espainiara, Afrikako iparraldera, Italiara eta Herbeheretara bidaiatu zen. Paris, Munich, Berlin, Erroma eta Montrealeko aretoetan bere lanen erakusketak egin zituen. Ingalaterrako gortetik, AEBetatik, Kanadatik eskaerak iritsi zitzaizkion.[2]
1891n Szymanovski kondearen lehen enkargua lortu zuen, Poloniako erregeen ondorengoa, eta hark bere erretratua egiteko eskatu zion, Berlingo Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zena.
1892an Genevan kokatu zen, Philippe Plantamour eta Nicolas Théodore de Saussureren erretratuak margotzeko agindu zion Hiriak, eta Lausanako Arte Ederren Kantonamendu Museoak Gustave Doreten erretratua gorde zuen. New Yorkeko eta Ottawako museoek ere beren obrak gordetzen dituzte.
Suitzako Emakume Artisten Elkarteko kide izan zen.
Stéphan Elmas (Smyrna, 1862-Geneva, 1937) armeniar konpositorea, 1897an hartutako sukar tifoidearen ondorioz gero eta gorrago zegoena, Genevan kokatu zen 1912an. Aimée Rapinen lagun egin zen, hura ere ezindua.[3]
Artelanak
aldatu- 4.000 erretratu inguru eta beste konposizio batzuk (loreak, paisaiak, animaliak, gizonezkoen biluziak).
Iruditegia
aldatu-
Marie Louise Debogis, Aimée Rapinek oinaz egina
-
Saussureko Théodore koronelaren erretratua
Erreferentziak
aldatu- ↑ Larrea, Diana. (2022-06-02). «Aimée Rapin (1868-1956)» Tal día como hoy (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
- ↑ Notice du musée de Payerne[réf. incomplète].
- ↑ SUPERANDO LAS DESVENTAJAS: LA HISTORIA DE AMOR ENTRE LA ARTISTA SUIZA AIMÉE RAPIN Y EL MÚSICO ARMENIO STEPHAN ELMAS (STEPAN ELMASSIAN).. (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
Bibliografia
aldatu- [PDF] Aimée Rapin Peintre sans bras. .
- Rose-Alsa Schuler, Aimée Rapin. Sa vie. Son œuvre. Son écriture. Peinture et graphisme exécutés avec le pied, Neuchâtel, Éditions Delachaux et Niestle, 1937.
- Simone Rapin, Aimée Rapin Peintre Sans Bras, Éditions du musée de Payerne, 1996.
- Artistak Genevan: 1400tik gaur egun arte, Geneva, L'APAGe, Notari, 2010 512-513 or.