Eugène Grindel Eluard

Eugène Grindel Eluard (Saint-Denis, 1895eko abenduaren 14a - Charenton-le-Pont, 1952ko azaroaren 18a), izengoitiz Paul Eluard deitua, frantziar poeta izan zen.

Eugène Grindel Eluard
Paul Eluard vers 1911.jpg
Bizitza
Izen osoaEugène Émile Paul Grindel
JaiotzaSaint-Denis1895eko abenduaren 14a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCharenton-le-Pont1952ko azaroaren 18a (56 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaEugène Grindel
Ezkontidea(k)Gala Dalí
Nusch Éluard
Dominique Éluard (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Colbert (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, poeta, autorea eta Frantziako Erresistentziaren kidea
Lan nabarmenakLiberté, j'écris ton nom (en) Itzuli
Mugimenduasurrealismoa
dadaismoa
Izengoitia(k)Didier Desroches, Jean Du Haut eta Maurice Hervent
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Komunista

eluard.org
Musicbrainz: 571e20b5-fb59-487b-b282-447de2ea5ace Discogs: 826508 IMSLP: Category:Éluard,_Paul Find a Grave: 7687 Edit the value on Wikidata
Signature Paul Eluard.svg

BizitzaAldatu

Oso gaztetan, erietxe batean sartu behar izan zuen (1912). Lehen Mundu Gerra (1914-1918) ezagutu zuen , eta bakea izan zen, harrezkero, haren ametsa: Poèmes pour la Paix (1918, «Bakerako poemak»). Gerra bukatu zenean, Louis Aragon, André Breton eta Tristan Tzara ezagutu zituen, besteak beste, eta, Dada mugimenduan hartu zuen parte; garai hartakoa da Les Animaux et leurs hommes (1921, «Animaliak eta beren gizonak»). Handik gutxira, ordea, surrealismora jo zuen: Mourir pour ne pas mourir (1924, «Ez hiltzeko hil»).

1929an Maria Benz Nusch ezagutu zuenean, bizitza errotik aldatu zuen, eta maitasuna bihurtu zuen bere poesiaren ardatz: Capitale de la douleur (1926, «Oinazearen hiriburua»), L´amour, la poésie (1929, «Maitasuna, poesia»), La vie inmédiate (1932, «Berehalako bizitza»), maitasun eroaren kantak dira. Aldi hura igaro ondoren, gauza sotilenetara itzuli zen, hizkuntza-gardentasunaren bila: Les yeux fertiles (1936, «Begi emankorrak»), Donner à voir (1939, «Ikustera eman»).

1926an Alderdi Komunistan sartua zen baina, Aragonekin izandako istiluen ondoren, 1933an bota egin zuten. Hala eta guztiz ere, faxismoaren kontrako borrokari eutsi zion (La Victoire de Guernica, 1938). Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, erresistentzian sartu eta idazleen nazio-batzordeko buru izan zen; garai hartako poemek gerra dute gai nagusitzat. Gerra bukatu zenean, betiko bake-ametsari heldu zion berriro: Poésie ininterrompue (1946, «Etenik gabeko poesia»), Le dur désir de durer (1946, «Irauteko desira gogorra»), Tout dire (1951, «Dena esan»).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Grindel Eluard