Raufa Hassan al-Sharki
Amatalrauf al-Sharki, Raufa Hassan (arabieraz: رؤوفة حسن) izengoitiaz ezagunagoa, (Sana[1] edo Ibb[2], Yemen, 1958ko abenduaren 14a[1] – Kairo, Egipto, 2011ko apirilaren 27a) kazetari, irakasle eta ekintzaile yemendarra izan zen, Yemengo lehen emakume kazetaria[3]. Hedabideetako irakaslea eta Sanako Unibertsitateko Emakumeen Ikerketa Zentroko zuzendaria izan zen[4].
Raufa Hassan al-Sharki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ibb (en) , 1958ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Yemen |
Heriotza | Kairo, 2011ko apirilaren 27a (52 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kairoko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Sanako Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuSanan jaio zen[1] (beste datuen arabera, Ibb herrian[2]). Gaztetatik aritu zen aktibismoan. Hamabi urte zituela, zazpi lagunekin batera Abdullah al-Kurshumi Yemengo lehen ministroaren etxera joan zen oinez, Yemengo mutilen eskoletan ematen diren kalitate bereko liburuak eskatzeko euren eskoletarako. Al-Kurshmi harrituta geratu zen haien ekimenarekin eta mutilekin eskolara joateko aukera eman zien, Yemenen hezkuntza mistoa lehen aldiz baimenduz[5].
Hamabi urte zituela ere hasi zen irratian lanean, eta orduan Raufa Hassan izengoitia hartu zuen. Hau egin zuen amak irrati lanean laguntzen zion arren, aitak ez ziolako onartuko. Eskolan zegoela, Yemengo Emakumeen Elkartean ere parte izan zen, 1973an kontserbadore erlijiosoek itxi zuten arte[2].
1975ean graduatu zen eta Kairoko Unibertsitatean ikasten hasi zen[2]. Unibertsitatetik itzuli ondoren, jada ez zuen nikabik jantzi[2][6]. 1979an, Yemengo Emakumeen Elkartea berriro ireki zuen Sanan[7]. 1991n, doktoregoa lortu zuen Parisko Unibertsitatean[5]. 1993an, parlamenturako aurkeztu zen Yemengo lehen hauteskunde demokratikoetan, baina ez zuten hautatu[2].
1996an, Ikerketa Enpiriko eta Emakumeen Ikerketa Zentroa sortu zuen Sanako Unibertsitatean[8]. 2000n, islamista kontserbadoreek zentroa ixtera eta Herbehereetara joatera behartu zuten[9], eta haren buruzko fatua argitaratu zuten[10]. 2004an itzuli zen Yemenera[11].
Raufa Hassan al-Sharkiren helburuetako bat «emakumeei modu independentean bozkatzen ikastea» laguntzea zen eta garai batean Islah alderdiaren laguntza izan zuen[8].
Kairoko ospitale batean hil zen 2011n[11], minbiziak jota[3]. Al-Sharkiren ondareak Yemengo emakumeak eta gizonak inspiratzen jarraitzen du[11]. Sanan, Taysir al-Sharkik Raufa Hassan galeria ireki zuen ahizparen omenez[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Arabieraz) «نقابة الصحفيين تنعي الإعلامية رؤوفة حسن التي وافتها المنية في أحد مستشفيات القاهرة» Mareb Press 2011-04-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-05-07) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) McCann, Michelle Roehm; Weldon, Amelie. (2012). «Amatalrauf al-Sharki (Raufa Hassan)» Girls Who Rocked the World: Heroines From Joan of Arc to Mother Teresa. Aladdin / Beyond Words, 207-211 or. ISBN 9780982806128..
- ↑ a b c (Ingelesez) Adams, Gaar. «Safe space for art strikes a chord in Yemen» Al Jazeera 2013-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ (Ingelesez) Wyatt, Susan Clough. (2009). Arabian Nights and Daze: Living in Yemen with the Foreign Service. New Academia Publishing, 226 or. ISBN 9780982806128..
- ↑ a b (Ingelesez) Al-Alaya, Zaid. «Raufa Hassan, Precious Philanthropist Dies at 53» The Yemen Observer 2011-04-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-11) (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Take Off Your Veil to Rock the World» Patheos 2013-10-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ (Ingelesez) Afrah, Nasser. «A Bleak Future for Yemen's Female Leaders» Al-Akbar (Noiz kontsultatua: 2015-08-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Pulsipher, Lydia Mihelic; Pulsipher, Alex. (2009). World Regional Geography Concepts. New York: W. H. Freeman and Company, 230-231 or. ISBN 9781429223423..
- ↑ (Ingelesez) «Gender trouble at 'immoral' centre» Times Higher Education 2000-06-16 (Noiz kontsultatua: 2015-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Foster, Stephenie. «Remembering Raufa Hassan» Foreign Policy Assotiation 2011-05-05.
- ↑ a b c (Ingelesez) Al-Alaya'a, Zaid. «In memory of Dr. Raufa Hassan, professor of Media and development» Yemeni Reports and News 2012-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).