Diamonds Are Forever (filma)
Diamonds Are Forever (euskaraz Diamanteak Betirako Dira) 1971ko Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Diamonds Are Forever eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Jill St. John, Charles Gray, Lana Wood eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuJames Bond (Sean Connery) Frantziako maitasunaren hiria den Paris hiriburuan merezitako oporraldia igarotzen ari da. Bere buruzagia den M jaunak diamante lapurreta eta kontrabandoari buruzko misioa ematen dio. Kontrabandista papera anteztuz, Amsterdametik Las Vegaserako bidaia 55 kilateko diamanteak gainean daramatzala egiten du, azken hiri horretan Willard Whyte (Jimmy Dean) aberatsarekin negoziatzeko asmoz. Inork ez dakir Whyte merkatuko diamante guztietaz jabetzen ari denik, baina kontrabando ekintza batean nahasten den edonor hilik suertatzen da. James Boden adiskidemina den CIAko Felix Leiter (Norman Burton) eta Tiffany Chase (Jill St John) agentearen laguntzaz, Bond Whyte solairuan ezkutuan sartuko da. Bere antzinako etsaiak Lurraren orbitan dagoen laser generadore erraldoi bat eraiki du, haren suntsipen ahalmena indartzeko diamanteak erabili dituelarik.
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: James Bond, 007 agentea
- Jill St John: Tiffany Case
- Charles Gray: Ernst Stavro Blofeld
- Jimmy Dean: Willard Whyte
- Norman Burton: Felix Leiter
- Bernard Lee: "M"
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Desmond Llewelyn: "Q"
- Bruce Cabot: Albert R. "Bert" Saxby
- Bruce Glover: Wint jauna
- Putter Smith: Kidd jauna