Pierre Samuel du Pont de Nemours
Pierre Samuel du Pont de Nemours (Paris, 1739ko abenduaren 14a - Wilmington, Delaware, 1817ko abuztuaren 7a) frantses ekonomialaria eta politikaria izan zen.
François Quesnay ekonomialariaren ikasle izan zen, eta ekonomia politikoari buruzko obra ugari idatzi zuen: Physiocratie (1767), Origines et progrès d´une science nouvelle (1768) eta Table raisonnée des principes de l´economie politique (1773). Estatu Batuetara jo zuen 1814. urtean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Samuel du Pont de Nemours |