Isabel González

Liburuzaina, ama, aktibista, Eusko Legebiltzarkidea

Isabel González Rodríguez (León, 1974ko martxoaren 22a) kazetaria, liburuzaina, elikadura burujabetzarako aktibista, feminista, ama eta Eusko Legebiltzarkidea da 2020ko abuztuaren 3tik.

Isabel González


Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaLeon1974ko martxoaren 22a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLeongo Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, politikaria, Eusko Legebiltzarkidea eta aktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Biografia aldatu

Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomatua Leongo Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lan ibilbidea aldatu

Isabelek bere bizitza profesionalaren zati handi bat Ermuko Teresa Murga liburutegi publikoan egin du. Informazioa, prestakuntza eta aisialdia ematea izan da bere egiteko nagusia. Horrela bada, plataforma ezin hobea suertatu zaio bere burua garatzeko, erabiltzaileekin, kolektiboekin eta ikastetxeetako langileekin arreta zuzena eta hurbila izateak gizarte-erlazioaren panorama oso hurbila ematen duen eremua baita.

Aktibismoa aldatu

Eskola publikoaren, elikadura-burujabetzaren eta landa-munduaren aldeko aktibismoak bere parte-hartze komunitario eta boluntarioaren zati handi bat bete du, batez ere 2006tik aurrera, non lagundu ahal izan baititu hainbat eskola-liburutegi, eskola-jantokien hobekuntzari buruzko proiektu bat edo Hiri Hezitzailearena hornitzen eta abian jartzen.

 
Topaketa Feminista, Podemos-Ahal Dugu Euskadi (Santurtzi, 2023). Besteak beste, Paula Amieva, Pilar Garrido, Eneritz de Madariaga, Natalia Rey, Montserrat Roca, Soraya Pereira, Ángela Sevilla, Mariví Eizaguirre, Ainhoa Lopera, Isabel González eta Alba García (argazkian falta da, Inés Unzaga).

Justizia sozial handiagoaren eta berdintasunezko gizartearen alde egiten duten proiektu komunitarioak eta zeharkakoak Isabelen NANren parte dira. Bazterketaren eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzea ere bere eguneroko bizitzaren parte da.

Literatura eta poesiazalea izanik, hainbat narrazio eta poesia literatur lehiaketatan parte hartu du epaimahaikide gisa, baita argazki-lehiaketetan ere.

Ibilbide politikoa aldatu

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetatik, Elkarrekin Podemos ezkerreko koalizio politikoko legebiltzarkidea da, Bizkaiko barrutitik hautatua, Eusko Legebiltzarrerako XII legegintzaldian.

Argitalpenak aldatu

  • Lectura e igualdad, lectura y equidad. Fomentando la Igualdad a través de la lectura en la Biblioteca Municipal de Ermua.[1]
  • El comic como pretexto. (Elkar-lanean).[2]
  • Biblioteca e integración: un espacio donde cabe todo el mundo.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Rodriguez, María Isabel González. (2006). «Lectura e igualdad, lectura y equidad. Fomentando la Igualdad a través de la lectura en la Biblioteca Municipal de Ermua» III Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas: la Biblioteca Pública, espacio ciudadano. Actas, 2006, págs. 114-119 (Ministerio de Cultura): 114–119. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. El comic como pretexto. Bibliotecas Públicas.
  3. La biblioteca un espacio donde cabe todo el mundo. .

Kanpo estekak aldatu