Karl Malden, (Chicago, Illinois, 1912ko martxoaren 22a - Brentwood, Los Angeles, 2009ko uztailaren 1a), Mladen George Sekulovich sortua, estatubatuar aktorea izan zen.

Karl Malden

Bizitza
JaiotzaChicago1912ko martxoaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBrentwood (en) Itzuli2009ko uztailaren 1a (97 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Hezkuntza
HeziketaDePaul University (en) Itzuli
Stella Adler Studio of Acting (en) Itzuli
Hizkuntzakserbiera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

karlmalden.com
IMDB: nm0001500 Allocine: 483 Rottentomatoes: celebrity/karl_malden Allmovie: p44670 TCM: 120301 TV.com: people/karl-malden IBDB: 51153
Find a Grave: 38952159 Edit the value on Wikidata

Familia aldatu

Karl Maldenen aita Petar Sekulović serbiar siderugia langilea eta esne-saltzailea, eta ama berriz Minnie Sebera txekiar jostun eta aktorea izan ziren, Karl hiru semeetatik zaherrena izan zelarik. Chicagon jaio zen baina bost urte besterik ez zituela Indianako Gary herrira bizitzera joan ziren. Eskolan mutil ospetsua zen, institutoko saskibaloi taldeko izarra baitzen. Saskibaloi partida horietako batean bi aldizr sudurra puskatu eta harrezkero bere ibilbide osoan ezaugarri nagusietako bat izango zuen sudur desitxuratuarekin bizi izan da.

Eskola mailako zenbait antzezlanetan parte hartzen hasi zen. Graduazioaren ostean, eta bere aitaren urratsak jarraituz siderurgiaren alorrean lanean aritu zen lanean, baina bere lanarekin ez oso gustura egon ez, eta arte dramatikoa ikastera unibertsitatera joatea erabaki zuen. Han gerora bere emaztea izango zen Mona Greenberg ezagutu zuen. 1938an bikotea ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Mila eta Carla.

Ibilbidea aldatu

1930. urte amaieran, antzerki aktore gisa Broadwayen arrakasta lortu zuen, eta geroago, 1940an bere lehenbiziko estreinaldi zinematografikoa egin zuen They knew what they wanted filmearekin. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ostean, bere ibilbidearekin aurrera jarraitu zuen eta 1940ko hamarkada amaieran Elia Kazan zinema zuzendariaren Boomerang (1947) edo Kiss of Death (1947) bezalako filmetan ikusi ahal izan zen.

1950eko hamarkadan Karl Maldenen ibilbideak indar handia hartu zuen eta Otto Premingerren Where the Sidewalk Ends, Henry Kingen The Gunfighter, Alfred Hitchcocken I Confess edo Elia Kazan zuzendariaren A Streetcar Named Desire eta On the Waterfront bezalako filma garrantzitsuetan parte hartu zuen.

1960ko hamarkadako urteak artistaren ibilbidean arrakastatsuak izaten jarraitu zuten, nahiz eta aurreko hamarkadan baino garrantzia gutxiagoko filmetan parte hartu. Fear Strikes Out (1957), Pollyanna (1960), Birdman of Alcatraz (1962), How the West Was Won (1962) edo The Cincinnati Kid (1965) filmak antzeztu zituen.

Filmografia aldatu

 
Karl Malden aktorea I Confess (1953) filman.
 
Karl Malden eta Marlon Brando aktoreak On the Waterfront (1954) filman.
 
Karl Malden with Eva Marie Saint in the trailer for On the Waterfront (1954)
 
Karl Malden aktorea Aita Barry pertsonaia antzeztuz On the Waterfront (1954) filman.

Telefilmak aldatu

Kanpo estekak aldatu