Boxerren matxinada (義和團之亂 edo 義和團匪亂), Txinan Yihetuan matxinada (txinera tradizionalaz: 義和團起義, txinera sinplifikatuaz: 义和团起义, pinyinez: Yìhétuán Qǐyì, ‘ukabil tenteak’ edo hitzez hitz ‘ukabil bidezko eta harmoniatsuak’) izenaz ezaguna, Txinan XIX. mendearen amaieran atzerritarren eragin komertzial, politiko, erlijioso eta teknologikoaren aurkako matxinada izan zen, 1899ko azaroaren 2 eta 1901eko irailaren 7 artean iraun zuena[1]. 1900eko abuzturako, 230 atzerritar, milaka txinatar kristau eta matxinatu asko (50.000 eta 100.000 artean) hilda zeuden. Gerra Zortzi Nazioen Aliantzak Beijing konkistatu zuenean bukatu zen.

Boxerren matxinada
Boxerrek Zortzi Nazioen Aliantzaren soldaduak erasotzen
Data1899ko azaroaren 2a1901eko irailaren 7a
LekuaIparraldeko Txina
EmaitzaAliatuen garaipena
Gudulariak
Zortzi Nazioen Aliantza (ekarpenaren arabera):

 Japonia
 Errusia
 Erresuma Batua
 Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
Austria-Hungaria

 Italia
Qing dinastia Bidezko Armoniaren Elkartea
Buruzagiak
Nikolai Petrovitx Linevitx
Sir Edward Seymour
Alfred Graf von Waldersee
Ci Xi
Zaiyi
Ronglu
Yuan Shikai
Cao Futian
Ni Zanqing
Indarra
50.255 guztira 70.000 soldadu inperial 100.000 – 300.000 Boxer
Galerak
2.500 soldadu
526 atzerritar
Zenbait milaka txinatar kristau
20.000 soldadu inperial Zibil = 18,952+

Erreferentziak

aldatu
  1. Harrington, Peter. (2001). Peking 1900: The Boxer Rebellion. Oxford: Osprey, 96 or. ISBN 1-84176-181-8..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.